Nola egin bat talde batekin?

Talde batekin bat egiteko modu ezberdinak daude:

  • Gai bat interesatzen zaigulako eta Facebookeko taldeetan bilaketa bat egiten dugulako.
  • Gonbidapen baten bidez: Taldea ez dugu ezagutzen, baina lagun baten mezu elektroniko bat heltzen zaigu taldean parte hartzeko gonbidatzeko.
  • Lagun bat talde batean sartu dela ikusten dugulako. Taldea bisitatu eta gero, interesgarria iruditzen zaigu, eta bat egiten dugu.

Bilaketa bat eginez

Facebook-eko edozein pantailatik bilatzeko kutxa daukagu. Demagun "cocina"-rekin zer ikusterik daukaten taldeak bilatu nahi ditugula

Buscar grupo

Bilaketa gunera eramango gaitu:

  • 1. Talde-iragazkia jarriko dugu.
  • 2. Taldearen izenean klik egiten badugu, taldera joango gara, interesatzen zaigun ala ez ikusteko.
  • 3. Talde batek zenbat kide dauzkan ikusiko dugu. 
  • 4. Interesgarria iruditzen bazaigu, taldearekin bat egingo dugu. Aurrerago ezertarako ez duela balio ikusten badugu, oso erraza da baja ematea. Ikusiko dugu nola.
Buscar grupo

Demagun taldearen izenean klik egin dugula (2) . Taldearen orrialdera joango gara, eta bertan taldeari buruzko informazioa ikusiko dugu.

Buscar grupo

Taldearen hormara joaten bagara, zein mugimendu daukan eta jendeak zer idazten duen ikusiko dugu. Ikusten duzuenez, nire lagunak ez direnak ere idazten ari dira, eta ikus dezaket zer jartzen duten. Ez ditut ezagutzen, baina zaletasun bat konpartitzen dugu.

Zer jartzen duten irakurtzen joango naiz.

Buscar grupo

Hau egin eta gero, erabakiko dut taldearekin bat egin edo ez

Gonbidapen baten bidez bat egin

Gure lagun batek uste du talde bat guretzat interesgarria izango dela, eta gonbidatzen gaitu. Mezu elektroniko bat helduko zaigu gonbidapenarekin

Buscar grupo

Esteka jarraitzen badugu, taldera joango gara eta horrela ikusiko dugu interesa daukagun ala ez.

Buscar grupo

Dagoeneko bi talderekin bat egin dugu, eta gure lagunek euren hasierako orrialdean ekintza hau ikusiko dute. Hona hemen talde batekin bat egiteko beste modu bat, oraintxe ikusiko duguna.

Buscar grupo

Gure lagun batek talde batekin bat egin duela ikusi dugulako

Hemen sare sozialen biralitatea sartzen da. Gure lagun bat talde batean sartu da, eta guk Facebookeko gure hasierako orrialdean ekintza hori ikusten dugu (Iñakik X taldearekin bat egin du). Iñakik gure antzeko interesak dauzkala badakigunez, taldea bisitatzen dugu, eta interesgarria iruditzen bazaigu, bat egingo dugu.