Zer ikusten dugun talde batean eta nola jarraitu talde bat.

Dagoeneko talde batzuetan alta eman dugu, eta orain talde batean zer pasatzen ari den jakin nahi dugu.

Nola enteratzen gara talde batean gertatzen ari denaz?

- Taldean sartuko gara, ikusteko zer gertatzen ari den. Horretarako hasierako orrialdean Taldeak atala aukeratuko dugu (1), eta ikusiko dugu zein taldetan gauden sartuta. Lagunen Taldeak (2) atala zabaltzen badugu, gure lagunak sartuta dauden taldeak ikusiko genituzke, eta nahi izanez gero, horiekin bat egingo genuke.

Seguir grupo

 
Interesatzen bazaigu talderen bat, esteka jarraituko dugu eta bat egingo dugu taldearekin. Horrela dagoen mugimendua ikusi, nahi duguna iruzkindu, zer edo zer berria sortu,... Nahi duguna egin dezakegu.

Seguir grupo
  • Gure lagun batek sarreraren bat jartzen badu taldeko horman, nik Facebookeko hasierako orrialdean ikusiko nuke.
  • Talde baten administratzaileak taldekide guztiei mezu elektroniko bat bidaltzen badie, nik posta elektronikoan jasoko dut, eta mugimendua dagoela ikusiko dut. Horrek gogorarazten dit taldean sartuta nagoela, eta taldera joango naiz bisita bat egitera. Hori bai, administratzaileak mezu asko bidaltzen baditu, eta niretzat interesgarriak ez badira, litekeena da taldean baja izatea.

Talde batek dinamizatzailea behar du, bestela ez du funtzionatuko

Facebook erabiltzen hasten garenean, talde batzuekin bat egiteko gonbidapen pila jasoko dugu. Talde batzuekin bat egingo dugu, eta gero ez ditugu jarraituko, eta horietaz ahaztu egingo gara. Talde batek dinamizatzaile bat behar du, oroigarriak bidaltzeko, gertatzen dena kontatzeko,... Bestela litekeena da taldea hiltzea.

Gure ustez ondo dabilen talde baten adibide bat jarriko dizuegu, Elgoibarko Taldea Facebook-en. Talde honetan, elgoibartar batzuek taldearen horman euren sarrerak idazten dituzte, eta astean behin administratzaileak laburpen bat posta elektronikoz bidaltzen digu. Mezu elektroniko horrekin zer lortzen du? Nik ez ahaztea taldea hor dagoela. Handik pasatzen naiz, eta ikusten dut zein gauza berri dagoen. Hori izan daiteke taldea mobilizatzeko era on bat.

Seguir grupo

Aurrerago talde bat nola sortu ikusiko dugu.