Ariketa: aurpegiko zimurrak kentzea
Aurpegiko zimurrak kendu eta gaztetu egingo gara. ;)
Ez da komeni argazkiak gehiegi ukitzea. Aldaketa ahalik eta gutxien antzemateko moduan utzi behar da argazkia.
Beti da interesgarria geruza bikoiztea.
Jatorrizko irudia geruza batean izango dugu, eta bestean, berriz, aldatzen goazen irudia. Aldaketak ikusteko, geruza erakusteko eta ezkutatzeko tresnak erabiliko ditugu. Lana bukatzean, jatorrizko geruza ezabatu egin daiteke.
Irudira hurbilduko gara zoomaren bitartez (+), xehetasun handiagoz ikusteko. Zuriune-barra erabiliko dugu irudian zehar mugitzeko.
Zimurtxoak kenduko dizkiogu aurpegiari. Argiak eta egiturak klonatzeko tresna erabiliko dugu (tekla laburtua: H)
Okertuta dagoen pintzel handi bat hartuko dugu.
Irudia klonatzeko tresnaren antzera dabil: Ctrl tekla erabiliz, irudi zati bat aukeratuko dugu (horrela aukeratzen da irudi zati horren egitura eta kolorea). Orain, Ctrl askatu, eta ezabatu nahi ditugun irudi zatietan sakatu (kasu honetan, zimurrak). Zimurren inguruko eremuan gaudela, Ctrl sakatu, eta, gero, Ctrl askatu eta pixkanaka kenduko ditugu zimurrak.
Zimurrak kendu ahala ikusiko dugu zein pintzel komeni zaigun erabiltzea: txikiagoa, lodiagoa, beste forma bat duena…
Lehen:
Orain:
Zimurrak kendu ondoren, hona hemen azken emaitza. Desberdintasunik ikusten al duzue? Belarritakoaren zuloa ere kendu diogu! ;)
Orain, jolastu zuen argazkiekin. ;)