Ariketa: bi irudi elkarren gainean jartzea
Bi irudi erabiliz, konposizio bat osatuko dugu.
Hona bi irudiak: lakua eta ahatea. Ahatea lakuan kokatu nahi dugu. Ea nola gelditzen zaigun.
Hemen dugu lakua:
Urtegi bat
Hemen dugu ahatea:
Hasteko, ahatea aukeratu egingo dugu. Guraizeekin moztuko dugu, kontu handiz.
Moztu ondoren, haren gainean klik egin, eta ahatea aukeratuko dugu, horixe egin nahi baigenuen. Kopiatu egingo dugu (Ctrl + C).
Dokumentu bat sortuko dugu. Atzeko geruzan, lakua itsatsiko dugu, eta beste bi geruza sortuko ditugu: ahatea eta ahatea2. ("pato" eta "pato2)
Ahatea geruzan jarriko gara, eta kopiatutakoa itsatsiko dugu bertan.
Ez da oso “natural” gelditzen, ahatea handiegia baita. Txikitu egingo dugu.
Horretarako, “ahatea” geruzan gaudela, irudiaren neurria aldatzeko tresna Irudiaren neurria aldatzeko tresnaren ikonoa hartuko dugu (tekla laburtua: Larria + T), eta tamaina bat baino gehiago emango diogu irudiari, aproba egiteko. Gure kasuan, 50px-ekoa gelditzen da ondo.
Hona hemen emaitza. Oraindik ere handiegia da laku horretan egoteko.
Ahatea pizkat txikitu egin dugu, hobeto dago
Baina ahatearen geruza aurrera ekarriko dugu (irudia mugitzeko tresna; tekla laburtua: M), lehen planora, eta naturalago geldituko da.
Gauza bera egingo dugu orain, baina bigarren ahatearen geruzan: ahatea2.
Hasteko, horizontalean biratuko dugu irudia. Biratzeko tresna aukeratu Biratzeko tresnaren ikonoa (tekla laburtua: Larria + F), eta ahatearen gainean klik egingo dugu:
Aurrekoa baino ahate txikiagoa jarriko dugu. Beste neurri bat emango diogu irudiari (proportzioa gordez: kate itxia); 35px, adibidez.
Hona ahatea. Ia-ia mendiraino eraman dugu… ;)
Bigarren ahatea txikia eginda, baina orain mendian agertzen da, mugitu egin behar dugu
Geruza hartu eta lekuz aldatuko dugu, ahatea bere amaren aurrean jarri arte.
Erraza, ezta?
Orain, testu bat idatziko dugu. Textu tresnaren ikonoa
Irudia biratu egingo dugu, bertikalean utzi arte.
Hortxe dugu.
Beste geruza bat dugu testuarentzat (Gimp-ek sortu du).
Testua pixka bat mugituko dugu, ongi geldi dadin. Hona hemen azken emaitza.