Geruzak bateratzeko adibideak

Geruzak bateratzeko beste saio bat egingo dugu.

Hona bi irudi:

 

 

 

Txinpartak ageri diren irudian, beltza aukeratuko dugu kolorea aukeratzeko tresna erabiliz. 

Beltza ez den guztia hartu nahi dugu; beraz, hautaketa alderantziz jarriko dugu.

Txinpartak hartuta dauzkagu. Kopiatu, eta neskatxaren irudira eramango ditugu, eta han itsatsi.

Geruzak nola bateratzen ditugun, emaitza bat baino gehiago lortuko dugu:

Modu arrunta:

Biderkatu aukera:

Zuritu aukera:

Txinpartak tartaren gainean jarri nahi ditugu.

Txinpartak txikitu egingo ditugu . Irudia eskalatu, eta tartaren gainera eramango dugu. Kontuz, neskatxa estali gabe.

Baina oraindik ere oso artifiziala da irudia; errealagoa izan behar du.

Tximisten geruzan, irudi zati biribil bat hartuko dugu, eta ertzak lausotuko ditugu. Irudia (aukeratutakoa) alderantziz jarri, eta ezabatu egingo dugu.

Ertzak lausotzeko eskatu diogu, eta igo egin dugu lausotze-erradioa. Beraz, efektua nahiko “erreala” da.