Gimp-en aurkezpena eta testuingurua
Guk erabiliko dugun Gimp programaren testuingurua ezagutuko dugu.
Gimp irudiak editatzeko programa libre eta doakoa da. GNU proiektuaren baitan dago, eta GNU General Public License baimenarekin eskura daiteke.
Doakoa da, eta, horren ondorioz, oso hedatuta dago. Tresna ugari eskaintzen ditu.
Programa irekiko dugu
Gimp programa irekitzen dugun bakoitzean, eguneko aholkua azalduko zaigu (nahi izanez gero, desaktibatu egin daiteke aukera hori).
Itxurari dagokionez, bi panel azalduko dira. Instalatuta daukagun bertsioaren eta sistema eragilearen arabera, bata ala bestea azalduko da. Gu Linuxen 2.4.2. bertsioa erabiltzen ari gara.
Gimp panelen bidez erabiltzen da. Panel nagusian, honako menu hauek ageri dira: Artxiboa, Ext eta Laguntza.
Haren azpian daude irudiak manipulatzeko beharko ditugun tresna guztiak.
Aukeratzen den tresnaren arabera, erabil daitezkeen aukerak aldatzen joango dira.
Adibidea: elipsea hautatzeko tresna aukeratuko dugu (tekla laburtua: E).
Hona hemen tresna horren ezaugarriak:
Ezaugarrien ondoan, badira beste bi aukera: Kapak eta Kanalak (aurrerago ikusiko ditugu).