Geruzak bateratzeko moduak
Hainbat modutara batera daitezke geruzak. Horren arabera, efektu mota asko lor daitezke.
Demagun bi irudi hauek dauzkagula:
Ikus ditzagun geruzak bateratzeko zenbait modu. Atzeko neskari txirrina gainean jarriko diogu. Sakatu Modua, eta aukeratu Geruzak bateratzeko modua.
Geruzaren gardentasunari opakutasuna gehitzea da aukeretako bat. Guztiz opakua ez bada, azpiko geruza gehi gainekoa eta azpikoa batzearen ondoriozko geruza nahasiko ditugu. Proportzioan egin behar da hori.
Gardentasun mailaz gain, geruzak konbinatzeko modua ere alda daiteke.
- Arrunta: geruza modu arruntean betetzen da. Lehengo kolorearen eta kolore berriaren arteko nahasketarekin betetzen dira guztiz bete gabeko zatiak, ertzak lausotuz.
- Urtu: aurrekoaren antzekoa da. Koloreak nahasi ordez, pixelak sakabanatuz lortzen da irudia lausotzea.
- Atzean: aukera hori tresnekin bakarrik erabil daiteke, ez geruzekin. Irudi baten eremu gardenak koloreztatzen ditu, haren atzean geruza garden bat egongo balitz bezala eta modu arruntean elkartuko balira bezala.
- Kolorea kendu: kolore bakarreko pixelak gardenago bihurtzen ditu.
- Biderkatu: pixelen balioak biderkatzen ditu, eta zati 256 egiten du. Ondorioz, bien xehetasunak hautematen diren irudi bat ematen du, eta jatorrizkoa baino ilunagoa da.
- Zatitu: biderkatzearen antzekoa da. Zatiketa eginez, jatorrizko geruzak baino irudi argiagoa ematen du. Antzekoak diren bi irudik tonu zuriak ematen dituzte gehienbat, eta ertzen arteko desberdintasunak nabarmentzen dira. Horrek geruzak lerrokatzeko balio du; izan ere, geruzak lerrokatzean, ertzak gutxitu egiten dira.
- Pantaila: bi geruzen pixel kopuruaren aurkako balioa aurkitzen du lehenik. Ondoren, haien arteko biderketa egiten du, eta berriz ere kalkulatzen du aurkako balioa. Jatorrizko geruzek baino emaitza argiagoak eman ohi ditu.
- Ezkutatu: irudia iluntzeko joera du, baina ez biderkatzeak bezainbeste.
- Zuritu: irudia asko argitzen da eta, zenbaitetan, koloreak alderantziz jartzen ditu. Tresna gisa erabiltzen da, geruza gisa baino gehiago.
- Belztu: irudia belztu egiten du (biderkatzearen antzeko efektua).
- Argitasun sendoa: irudia argitu egiten da.
- Argitasun leuna: ezkutatzearen efektu antzekoa lortzen du.
- Efektu pikorduna atera
- Efektu pikorduna konbinatu
- Aldea: geruzen balioak kendu, eta, ondoren, emaitzaren balio absolutua ateratzen du. Geruzen arteko desberdintasunak ikusteko erabilgarria izan daiteke, baita geruzak eskuz lerrokatzeko ere.
- Batuketa: geruzen balioak gehitu egiten dira. Nahiko argitzen du irudia; gehiegi argitzen badu, opakutasun txikiagoa erabil daiteke.
- Kendu: geruzen balioen arteko kenketa egiten du, baina ez du balio absoluturik ateratzen. Balio negatiboak 0-ra biribiltzen dira.
- Hauxe bakarrik argitu: bi geruzen balioen artean handiena aukeratzen du.
- Tonua: eragiketa hori egiteko, geruza HSV bihurtu beharra dago (gero, RGB bihurtuko dugu berriz), eta azpiko geruzaren tonua goikoarekin aldatu behar da.
- Saturazioa: aurrekoaren antzekoa.
- Kolorea: koloreztatzearen antzekoa, baina beste geruza bateko koloreekin.
- Balioa: geruzak nahasi egiten dira, eta azpiko geruzak goikoaren balioa hartzen du.