Logotipoak sortzea
Nola sortu logotipoak Gimp erabiliz.
Gimp programari esker, hainbat logotipo sortuko ditugu automatikoki. Testua pixka bat aldatu besterik ez dugu egin behar.Adibide bat ikusiko dugu (Gimp-en bitartez, askoz logotipo gehiago sor daitezke), eta, gero, logotipoa beste irudi batean nola txertatzen den ere ikusiko dugu.
Testua ageri den tokian, logotiporako testua idatziko dugu. “Koro” idatzi dugu.
Sakatu Onartu, eta kito, logotipoa sortu dugu. Irudiak hiru geruza dituela ikusiko dugu. Lehenari erreparatuko diogu: Pattern. Gardentasuna ageri du (gero beste irudi baten gainean itsatsiko baitugu).
Logotipoa eta 3 geruza sortu dira.
Pattern geruza kopiatu, eta herrestan eraman edo irudi batean gainean kopiatu egingo dugu. Irudiaren geruza bat gehiago da orain: