Hautespen-elkarrizketa
Hautapen probaren azkeneko zatia da, eta lanposturako dagoen pertsonarik egokiena dela forma zuzen eta pertsonalean jasotzeko aukera dago.
Elkarrizketa mota asko dago, baina, oro har, bi daude: indibiduala eta kolektiboa. Hautagaia pertsona batek edo gehiagok elkarrizketatzeak eragingo du hori.
Elkarrizketaren sistematizazioaren arabera, honako beste sailkapen hau izango dugu: ESTRUKTURATUAK, ERDI ESTRUKTURATUAK ETA EZ ESTRUKTURATUAK.
HAUTESPEN-ELKARRIZKETA MOTAK
Elkarrizketa zuzentzailea
- Elkarrizketa egiten duenak zuzentzen du solasaldia galderen bitartez.
Elkarrizketa ez zuzentzailea
- Oso galdera gutxi eta oso orokorrak
Elkarrizketa mistoa
- Aurreko bien nahasketa
Elkarrizketa informala
- Aurkezpena, galderak eta erantzunak, agurra
Elkarrizketa formala
- Agurra eta aurkezpena, “girotzeko” solasaldia, gaiaren sarrera, galderak eta erantzunak, bukaera eta agurra
NOLA PRESTATU?
- Elkarrizketaren helburua zein den jakin
- Haien gainean hausnartu
- Atsegina izan
ZEIN ITXURA ERAMANGO DUT?
- Zaindu janzkia eta oinetakoak
- Higienea eta garbitasuna
- Jarrerak zaindu.