Hautespen-elkarrizketa: gaitasunak

Zenbait gaitasun erabiltzea komeni izaten da elkarrizketetan: begirada, jarrera, aurpegiaren espresioak, irribarreak, keinuak, hizkera...

BEGIRADA: galdera egiten digunari aurpegira begiratu

GORPUTZAREN JARRERA: zuzena, aurrez aurre.

AURPEGIAREN ESPRESIOA: irribarretsu.

Bekainen posizioa:

  • Igota: SINEZGAIZTASUNA
  • Erdi igota: EZUSTEKOA
  • Normal: AIPATZEKO EZER ERE EZ
  • Erdi tolestuta: NAHASTEA
  • Guztiz tolestuta: HASERREA


IRRIBARREAK: Benetakoa, motela, goibela, konkistatzailea, aztoramendukoa, leungarria, onartzen denekoa, kortesiakoa, hizketakidearena, gezurrezkoa, beldurrezkoa, mespretxuzkoa

KEINUAK: eskua eman, buruarekin baietz edo ezetz adierazi...

HIZKERA
:

  • Galderaren ostean isilune luzeegiak saihestu
  • Besteak ukatu duenean erantzun
  • Ahotsaren bolumena kontrolatu
  • Mezu bakoitzarentzat egokia den tonua erabili
  • Zalantzak eta hitz egiten hastean hasiera ustelak eta errepikapenak saihestu
  • Betetzeko hitz gehiegi ez erabili
  • Ez gehiegi hitz egin, ezta gutxiegi ere
  • Argi adierazi zure iritzia