Test psikoteknikoak

 Pertsona baten balizko gaitasunak neurtzea du helburu, bestelako aurreiritzi subjektiboak alde batera utzita. Pertsona batek horrelako probetan lortzen dituen emaitzak puntuazio zuzenak dira. Horrelako puntuazioek berez ez digute inolako informaziorik ematen, eta dagokien baremoaren araberako eskalari egokitu eta trasladatu behar dira.

Test-motak

  • Adimen-testa
  • Zenbakizko ahalmena
  • Ahozko ulermena
  • Memoria
  • Arrazoitzea
  • Gaitasun mekanikoa
  • Arreta
  • Gaitasun espaziala
  • Bestelakoak: nortasuna eta kultura orokorra

Orientabideak:

  • Lasai eta erlaxatuta egon
  • Jarraibideak arretaz entzun eta zerbait ulertzen ez baduzu, galdetu
  • Azkar egin, lasai batzuk erantzun gabe uzten badituzu. Hautaz ez erantzun, gaizki erantzunez gero, batzutan puntuak kentzen dizkizutelako
  • Saia zaitez egia erantzuten. Batzutan, gauza bera galdetzen dizute hainbat modutan