2. Ariketa - Proposamena
Hemen daukazue zer proposatzen den 2. ariketan. Hasteko hartu behar dugu 1. ariketan erabilitako fitxategia.
Ireki 1. ariketan gorde dugun fitxategia: folleto.sla.
Hasieran 4 orri eta arruntak direla jarriko dugu. 10mm-tako marjinak zentzu guztietan, eta A4 formatua
Geruza berri bat sortuko dugu, textos deitutakoa, eta han nahi ditugun testu-markoak sartuko ditugu
Gida guztiak ezabatuko ditugu (gero berri batzuk jarriko baititugu)
Lehenengo orrian
TESTU-MARKOA
-
Testu-marko errektangeluar bat marraztu
-
Jarri testu-marko hau puntu honetan
X=10mm
Y=45mm
Oinarri-puntua goian eta ezkerrean jarrita
-
Testu-markoaren tamaina hau da:
zabalera=145mm
altuera = 40mm
Gogoratu "mantendu itxuraren erlazio"-aren botoia desaktibatzea (giltzarrapoa) independienteki baloreak idatzi ahal izateko.
TESTUA
-
Testu-marko barruan idatzi foiletoaren tituluan agertzen den testua. Formatuaz ez arduratu , hurrengoko ariketan hau jorratuko baitugu.
-
Hurrengo irudian lehenengo orriaren aurrebista ikusi dezakezu.
2. orrian
-
Bi zutabetan banatu orri hau, 10mm zutabe-tartearekin
-
30mm-tan gida horizontal bat gehitu, beste bat 40mm-tan eta azkenekoa 255mm-tan
- Lehenengo gida kontuan hartuta eta orriaren goialdera testu-marko bat kokatu. Bere zabalera : orriaren zabalera
-
PRESENTACIÓN hitza idatzi bere barruan (formatuaz ez arduratu)
- Eskuineko zutabean testu-marko bat jarri (zutabearen zabalekoa). Markoaren goiko aldea, bigarren gida gainean geratuko da.
-
Erregela erabili testu-markoaren altuera lortzeko
-
Lehen gehitu dugun markoa kontuan edukita eta 10mm-tara beste testu-marko bat marraztu. Erabili erregela berriro bere altuera lortzeko.
- Bukatzeko testu-marko bat sortu bi zutabeetan erdiratuta, goiko aldea azkeneko gidan jarrita (255mm)
- Hurrengo irudian ikusi dezakezu orria nola geratuko da
- Eskuineko zutabeko lehenengo testu-markoan jarri pag2_01_xx.odt fitxategian dagoen testua, non XX hizkuntza den. Inportatzeko aukeretan desgaitu dena eta galdetzen badigu ze letra-tipoa gainidatzi, hartu lehenetsi bezala agertzen dena.
- Berdina egin 2 testu-markoekin. pag2_02_xx.odt eta pag2_03_xx.odt fitxategietatik inportatu testua.
-
Hemen ikusi dezakezu orria nola geratuko da:
3. ORRIA
-
Orriaren tituluarentzat testu-marko bat sortu. Erregela eta gidak erabili kaxa hau ondo kokatzeko
- Sortu 8 testu-marko eta idatzi kaxa bakoitzean dauden testuak. Ez arduratu minuskuletan idazten baduzu dena, gero formatu bidez dena maiuskula bihurtu dezakegu eta. Horrela geratuko da:
4. orria
-
Azkeneko orri honetan zuk bakarrik lan egingo duzu. Maketatu orria 2 testu-markoak erabiliz, eta orria 2 zutabetan zatituz. Erregela erabili neurriak doitasun gehiagorekin lortzeko
- Testu-marko nagusiaren testua pag4_01_xx.odt fitxategitik inportatu
- Hurrengo irudian 4. orriaren aurrebista bat ikusi dezakezu
-
Gorde dokumentua folleto2.sla izenarekin (hurrengo ariketan erabiliko dugu)