Formatuak nola aplikatu

Hiru era daude testu bati formatua aplikatzeko: testu-editorearekin (ez da erabiltzen asko), zuzenean testu-markoan edota estiloekin
 

Testu bati formatua emateko 3 era daude:

  • Testu-editorea, tresna-barra dagoen tresna bat da. Testua eta estiloak batera dauzkagu. Tresna honen arazoa: egiten ari garen formatu aldaketan ez ditugu momentuan ikusten, onartu arte. Hau dela eta ez da asko erabiltzen. Testu oso luzeak testu-marko batetik bestera pasatzen daukagunean orduan bai erabili dezakegu editore hau, nahiz eta ez ikusi aldaketak momentuan

  • Zuzenean lan egiten testu-markoan eta Testu arloan, propietate-kaxa erabiliz. Hau da gehien erabiltzen dugun era, horrela aldaketak momentuan ikusten ditugu.

  • Estilo bidez: hasieran esfortzua eskatzen du, baina luzera estiloekin lan egitea erosoagoa da. Ikusiko dugu nola sortu eta nola lan egin estiloekin.