Scribus eta estiloak
Normalean letra-tipo, goiburu .. berdinekin lan egiten dugu... eta oso zaila da gogoratzea zeintzuk ziren goiburuen propietateak, ze koloretan jartzen genituen tituluak, letra-tamaina... Hau errazteko estiloak erabiliko ditugu.
Estilo bat zer den adibide batekin ikusiko dugu.
Forma bat margotzen dugu, errektangelu bat, eta kolorea ematen diot. Errektangelu bat margotzeko, Txertatu Forma (S) tresnarekin errektangelu bat hartzen dugu.
Dokumentuan errektangelu bat sortzen dugu.
Hobespenetan sortzen ditugun formak kolore batekin betetzeko jarri genuen, beraz horrela geratzen da:
Kolorea aldatuko diogu, gorriz margotuko dugu:
Testu-marko bat jartzen dugu gainean eta PRESENTACIÓN hitza jarriko dugu:
Edizioa: paragrafo-estiloak
Editatu: paragrafo-estiloak, hor dokumentu honek dauzkan estilo zerrenda bat daukagu (hemen estiloren bat badago, testua beste dokumentu batetik inportatu dugulako izango da)
Hemen daukagu dauden aukerak:
- 1: Inportatu: aukeratu dezakegu Scribus-en dokumentu bat (sla) eta hemen dokumentu horrek dauzkan estiloak agertuko lirateke. Asko erabiltzen da: erabiltzen ditugun estiloekin dokumentu bat daukagu, eta dokumentu berri bat sortzen dugunean handik inportatzeko estiloak esaten diogu.
- 2: Berria: estilo berri bat sortzeko. Laster ikusiko dugu nola. Dokumentu baten estilo bat sortzeko garaian, dokumentu horrek dauzkan estiloak gordeta geratzen dira dokumentuarekin.
- 3: Editatu: daukagun estiloren bat editatzeko, aukeraren bat aldatzeko. Dokumentuan erabiltzen ari den estilo bat aldatzen badugu, estilo hori aplikatuta dauzkan testuak ukituta izango dira.
- 4: Bikoiztu:: sortuta daukagun estilo bat bikoizteko. 2 estilo oso antzerakoak edukitzea nahi badugu, batean letra-tipo, tamaina edo zeozer aldatuta, oso baliogarria da. Dagoeneko sortuta daukagun estilo baten oinarritzen gera, bikoizten dugu eta behar ditugun aldaketan egiten ditugu kopian.
- 5: Ezabatu:: daukagun estilo bat ezabatzea, gehiago erabili behar ez dugulako. Demagun letra moredun estilo bat daukagula sortuta eta testu-marko baten testu guztiari aplikatu diogula. Orain erabakitzen badugu estilo hori ez zaigula gustatzen eta ez dugula gehiago erabili behar, ezabatu nahi dugun estiloan jarriz Ezabatu klikatzen dugu. Detektatzen badu marko-testuan estilo hori aplikatuta dagoela nonbaiten, abisatzen digu eta aukera ematen digu formatu hori beste batetik aldatzeko.
Konturatzen bagera, testu-markoa estilorik gabe geratu da (Estilorik ez aukeratu dugu)
- 6: Gorde edo 7 Ados: aldaketak gorde eta hemendik irten
- 8: Utzi: ezeztatzen dugu eta irteten gera
Estilo berri bat sortu
Editatu: Paragrafo-estiloak:Berria botoian klikatzen dugu:
- Izena: Estilo berria (1)
- Tamaina : 16 (2)
- Tipoa: arial (3)
- Kolorea: blanco (4)
- Maiuskuletan bihurtu (K handia) (5)
Orain estilo hau eskuragarri daukagu erabiltzeko.
Ikusiko dugu nola aplikatu testu batera. Estiloa aplikatu nahi dugun testura joaten gera, aukeratzen dugu, eta Propietateak: Testua: Estiloan nahi dugun estiloa aukeratzen dugu, kasu honetan Título Blanco
Horrela geratzen da::
Estilo bat editatu eta aldatu
Editatu: Paragrafo-estiloak
Aldatu nahi dugun estilo gainean jartzen gera (Titulo Blanco) eta Editatu aukeratzen dugu:
Estiloaren propietateren bat aldatzen badugu... estilo horretan dagoen testua aldatuta izango litzateke. Demagun letra-tamaina aldatzen dugula, eta 30pt jartzen dugula.
Estiloak editatzeko gunean Ados ematerakoan, dokumentuan estilo hori aplikaturik daukan testua aldatuta izango litzateke: