Testu-markoan zuzenean formatua eman

Testu-markoa eta Propietateak zuzenean erabiliz ze formatu eman ditzakegu

Dokumentu berri bat sortzen dugu, testu-marko bat eta testu laginarekin betetzen dugu

Testu-tamaina aldatu

Aukeratuta daukagun testuaren tamaina aldatzeko. Testu-marko baten testu guztia aukeratzeko, bere barruan egon behar gera eta Ctrol+A klikatu

Lerrotartea:

Aukera gehiago dauzka:

Lerrotarte automatikoa (paragrafo baten lerro artean dagoen tartea): lerrotartea letra tipoaren tamaina kontuan hartuta kalkulatzen da. 11pt baldin badaukagu letra-tipo tamaina, lerrotartea 13pt litzateke.

Jarri dezakegu lerrotartea manuala izatea eta balore altuago bat jarri (gehiago tartekatzeko) edo txikiagoa jarri (ondoago egoteko)

Lerrotartea aldatu dugunean ez badugu aldaketarik ikusten momentuan, formaturen bat inportatu dugulako izan daiteke (odt inportatutako fitxategi batetik edo). Horrela bada, ESTILORIK EZ jartzen dugu, eta orain aldaketak ikusi beharko genituzke

Desplazatu karaktereen lerromarra

Aukeratutako testua, horizontalki desplazatzen dugu::

Letra arteko banaketa

Programa batzuetan tracking deitzen da: hitz baten letra ta letra tartean dagoen lekua da. Aukeraketa batean aplikatzen da. Balio negatiboak jartzen baditugu, letrak hurbilago egongo dira

karaktereen zabalera eta altuera eskalatzea

Hau bai da distortsio bat. Horizontalki eta bertikalki luzatzen ditu.

Koloreak:

Testuaren kolorea: zeozer aukeratuta baldin badaukagu eta betetzeko tresnarekin kolore urdina aukeratzen badugu, testua urdinean geratzen da.

Testu ingurunearen kolorea: letra kolorearen gain, letraren ingurunea ere margotu dezakegu.

Funtzionatzeko Eskema botoia aktibatua egon behar da.

Hasieran nahiz eta ezer ez igarri, hurbiltzen bagera (zoomarekin), ikusiko dugu  aukeratutako letren ingurunea nola margotu dugun gorriz

Karaktereen estiloak

  • Azpimarratua

Azpimarratu testua lekua dagoenean ere

Testua azpimarratzen du, baina testua bakarrik, leku libreak ez ditu azpimarratzen. Hemen ikusi dezakezue ezberdintasuna. "Go very far" U-tresnarekin dago azpimarratuta, eta "as we had" W-tresnarekin

  • AZPIINDICEA ETA goi-indizea

  • 1: correct time azpiindize bezela jarri dugu
  • 2: were groups: aukeratu egin dugu, eta goi-indizea aplikatu

  • mAIUSKULA


Lehenengoa testua maiuskuletara bihurtzen du.

Bigarrena, aukeraketa "versalitas"-en jartzen du: minuskulen tamainako maiuskulak dira.

Behean agertzen den adibidean, maiuskuletako 2 mota arteko ezberdintasuna ikusi dezakegu: BUDA-PESTH maiuskuletan dagoen, eta SEEMS A, 'versalitas'-en

  • Marratua

Hautapena marratzen du. Gainera, lerroa goiko aldera edo beheko aldera mugitzeko aukera ematen digu. Lerroaren zabalera ere aldatu dezakegu.

  • Testu-ingurunea:

Testu ingurune bat emateko. Lehen ikusi dugu ingurune aplikazio bat.

  • Itzala

Testuan itzal bat jartzeko

  • Eskuin-ezkerrerako IDAZKERa

Eskuin-ezkerrerako idazkera egiteko

  • Paragrafo osoekin lan egiteko beste batzuk

Testu-marko batetik testu guztia hautatzeko: Ctrol+A. 2 testu-marko badaude lotuta, Ctrol+A-rekin ere lortzen dut dena hautatzea.

Una caja de texto con texto de prueba

  • Lerrokatu: Ezkerrera, erdira, eskuinera, justifikatu
  • Estiloak eta testu-hizkuntza: estiloak oraintxe ikusiko ditugu. Hizkuntza: hautapena edo hautatutako testua dagoen hizkuntza

Una caja de texto con texto de prueba