Formen propietateak

Formen propietateekin jolastuko dugu

Propietateak : koloreak

Oraintxe margotu dugun formari kolorea aldatuko diogu (baina ez hobespenen bidez, forma konkretu honi bakarrik baizik).

Lehen testu-markoekin egin dugu, eta berdin egin behar dugu. Propietateak: Koloreak paneletik ematen diogu kolorea formei.

Panel horretan 2 botoi dauzkagu. Bat betegarria koloreztatzen du, eta bestea trazua.

Formaren betegarri-kolorea

 

  • Saturazioa : saturazioa kendu, kolorea galtzen du... 0 jartzen badugu, gris-eskalakoa da.

 

  • Opakutasun: gardentasuna. Objektu bat gardena bada, bere atzean beste objekturen bat baldin badago, zeozer ikusiko litzateke.

 

Demagun 2 objektu hauek dauzkagula, eta triangelua gainetik dagoela (ordena eta horrelakoak ikusiko dugu aurrerago). Atzean gezia daukagu:

 

Orain triangelua aukeratzen badugu eta bere opakutasuna %50 jartzen badugu:

 

Geziaren zati bat ikusten dugu, nahiz eta triangelu atzetik egon, orain erdi-gardena delako

Formaren trazu-kolorea:

 

Herramienta de insertar forma

Triangeluaren trazua ondo nabaritzen ez badugu, zoomarekin pixka bat hurbilduz, kontorno berde bat ikusiko dugu:

 

Kontorno batek opakotasun eta asetasun propietateak eduki ditzake

Propietateak: marra

Marraren panelean objektuen trazua aldatu dezakegu

Marra-mota: jarraia, etena...  demagun etena jartzen dugula

 

zoomarekin gehiago hurbiltzen gera hobeto ikusteko

 

Marraren-zabalera: trazuaren lodiera handitu dezakegu

 

Ertzak:: Ertzak-biribilduak aukeratzen badugu, trazua biribiltzen da.  3 aukera dauzkagu. Lerroaren zabalera handiago jarri dugu ezberdintasunak hobeto ikusteko.

Puntuko lotura:

 

Alakako lotura::

 

Lotura biribila:

 

Lerroak margotzeko tresnarekin lerro bat margotzen badugu, 2 aukera gehiago dauzkagu: hasierako gezia eta bukaerako gezia. Geziak margotzeko

Lerroak margotzeko tresna hartu

 

eta marra zuzen bat margotzen dugu. Egiteko, hasierako puntuan klik egin, eta arratoia askatu gabe, bukaerako puntua eduki nahi dugun lekurarte arrastatzen dugu. Ctrol tekla sakatuta mantentzen badugu, emango duen bira bakoitza 15º-koa izango da... ez da aske biratuko.

 

Lerro-propietateren bat ukitzen dugu: