Poligonoekin lan egiten
Poligonoak marrazten usten digun tresna ikusiko dugu. |
Poligonoak zenbat izkina edukiko dituen definitu dezakegu. Horretarako poligono-tresnaren ondoan dagoen gezi beltz txikian klik egingo dugu.
Propietateak:
-
Izkinak:: poligonoak zenbat izkina dauzkan jartzeko
-
Biraketa:: poligonoa biratzeko
-
Aplikatu faktorea: honekin izkinak barrurantz edo kanporantz joatea lortzen dugu. Izarrak eta horrelako figurak lortzeko
Dokumentuan klik eginaz arrastatzen dugu, nahi figura nahi dugun tamainakoa izan arte.
Orain testu-marko bat sartzen dugu, eta testu-laginarekin betetzen dugu (eskuineko botoiarekin klik testu-markoaren gainean: testu-lagina)
Izarra testu-markoaren azpitik dago... igoko dugu. Objektu bakoitzaren propietateetan Maila propietatea daukagu: objektu horrek ze posizio daukan dagoen geruzan
Testu-markoa daukagu aukeratuta, eta 2. mailan dago (gainetik)
Jeitsi nahi badugu, beheranzko gezian klikatzen dugu
-
1: maila igo
-
2: maila jeitsi
-
3: goiko mailaraino eraman (aurreraino ekarri)
-
4: beheko mailaraino eraman (hondoraino eraman)
Beste era batera egin dezakegu ere: testu azpian dagoen poligonoaren gainean jarri eta eskuineko botoiarekin klik:
Eraman goraino, eta horrela izarra testuaren gainetik geratzen da
Izarra aukeratzen dugu eta Propietateak: Forma : Testua markoaren inguruan aukeratuz, forma mugitzen badugu, testua ere mugitzen da:
Erabili muga-koadroa markatzen badugu, markoa kontuan hartuko da:
Izarra mugitzen badugu, testua mugitzen da eta egokituz joaten da.