Irudi aurrebistaren kalitatea
Hobespenetan ez badugu ezer ukitu, kalitate "normalarekin" agertuko dira irudiak aurrebistan.
Lehengo atalean sartu dugun irudiari hurbiltzen gera
Irudia zirriborrotsua agertzen da, baina hori da aurrebista "normal" edukitzeko jarri diogulako, azkarrago kargatzeko eta lan egiteko berarekin.
Eskuineko klika irudian: Aurrebistaren ezarpenak: Bereizmen osoa
Orain ondo ikusten da
Bereizmen osoko aurrebista irudi zehatz bateri jarri diogu. Hobespenetan irudi guztiak horrela aurrebistaratzeko jarri dezakegu
Fitxategia: Hobespenak: Tresnak atalean:
Irudi askorekin lan egiten badugu, hoberena aurrebista "normal" bat edukitzea da, eta gero ikusiko dugu bereizmen osoarekin dokumentua inprimatzen dugunean. Dokumentuan askoz hobeto lan egingo dugu, azkarrago.