Irudi batean efektuak aplikatu
Esan dugunez Scribus ez da irudiak lantzeko tresna bat, baina gauzatxo batzuk egin ditzakegu eta efektu batzuk aplikatu ere.
Edozein irudiarekin ikusiko dugu ze aukera dauzkagu. Irudian eskumako klika egin: Irudi-efektuak(Ctrol + E)
Nola aplikatu eta kendu efektu bat
-
Efekturen bat (edo batzuk) nahi badugu aplikatu, Efektu erabilgarriak zutabetik aukeratzen dugu eta eskumarako geziarekin (1), Darabilen efektuak zutabera eramaten dugu
-
Efekturen bat kendu nahi badugu (edo batzuk), Darabilen efektuak zutabetik aukeratzen dugu eta ezkerrerako geziarekin (2), Efektu erabilgarriak zutabera eramaten dugu
Lausotu:
Irudia lausotzen du pixka bat:
Distira:
Koloreztatu:
Hondo-irudiak lortzeko oso ondo etortzen da Koloreztatu efektua.
Gris-eskala
Irudia gris kolorekoa geratzen da
Alderantzikatu
Irudiaren koloreak aldatzen ditu. Kolore bakoitza bere alderantzizko koloreagatik aldatuta izaten da. Efektu interesgarriak lortzen dira