Irudi batean efektuak aplikatu

Esan dugunez Scribus ez da irudiak lantzeko tresna bat, baina gauzatxo batzuk egin ditzakegu eta efektu batzuk aplikatu ere.

Edozein irudiarekin ikusiko dugu ze aukera dauzkagu. Irudian eskumako klika egin: Irudi-efektuak(Ctrol + E)

Nola aplikatu eta kendu efektu bat

  • Efekturen bat (edo batzuk) nahi badugu aplikatu, Efektu erabilgarriak zutabetik aukeratzen dugu eta eskumarako geziarekin (1), Darabilen efektuak zutabera eramaten dugu

  • Efekturen bat kendu nahi badugu (edo batzuk), Darabilen efektuak zutabetik aukeratzen dugu eta ezkerrerako geziarekin (2), Efektu erabilgarriak zutabera eramaten dugu

Lausotu:

Irudia lausotzen du pixka bat:

Distira:

Koloreztatu:

Hondo-irudiak lortzeko oso ondo etortzen da Koloreztatu efektua.

Gris-eskala

Irudia gris kolorekoa geratzen da

Alderantzikatu

Irudiaren koloreak aldatzen ditu. Kolore bakoitza bere alderantzizko koloreagatik aldatuta izaten da. Efektu interesgarriak lortzen dira