5. Ariketa - Soluzioa

Nola lortu proposatutako ariketa egitea

Objektuak kokatzeko gidak sortuko ditugu hasteko: Orria: Kudeatu gidak

3 zutabe berdinak dauzkagu, eta objektuak pixka bat aldenduta daude: 3 zutabe jartzen ditugu, zutabe-tartea 5px eta Marjinak kontuan edukita (horrela 3 zutabe berdinak edukiko ditugu objektuak kokatzeko)

Goian dagoen lehenengo zutabean, irudi-marko bat sortuko dugu eta Scribusen logoa inportatuko dugu. Orria: Atxikitu gidetara jartzen digu kokatzea errazagoa izateko

Logoa oso handia da. Beste aplikazio batetik txikiagoa ekartzea izango litzateke hoberena, baina hemen bertan egin dezakegu (Berriro: hobe da behar dugun bezala ekartzea, Gimp-ekin edo landuta. Orain horrela egingo dugu ikusteko nola egin dezakegun hemen bertan). Propietateak: Irudia : eskalatu markoaren tamainara

eta horrela OK geratzen da

Orain tamaina berdinean kopiatu egin behar dugu beste 5 lekutan. Gero behar diren efektuak aplikatuko ditugu

Irudi-markoa berri laburren albumera eramango dugu, gero erabili ahal izateko. Irudi-markoan jartzen gera, eskumako botoia: Bidali berri laburren albumera

Izen bat ematen diogu:  logo_scribus

Eta orain dagoeneko logo_scribus berri laburren albumean eskuragarri daukagu nahi dugun lekuetan jartzeko:

Ondo lerrokatuta gelditu ez badira, Leihoak: Lerrokatu eta Banatu irekitzen dugu, eta objektuak ondo kokatzen ditugu: lehenengo hiruak hartu, eta gorantz lerrokatzen ditugu, bigarren 3ekin berdin... eta horrela jarraitzen dugu denak ondo kokatuta geratu arte.

Orain irudiei efektuak aplikatzen hasiko gara. Bakoitzaren gainean jartzen gera, eskumako botoiarekin klik: Irudi-Efektuak

Hemen dauzkagu aplikatu egin behar ditugun efektuak

  1. Koloreztatu: adibidez Chartreuse2 kolorea jartzen dugu

  2. Distira::136

  3. Alderantzikatu

  4. Gris-eskala

  5. Lausotu: 2 balorea jarrita adibidez

Ezkerreko zutabeko izarra sortuko dugu. Horretarako Poligono-tresnan propietateak ateratzen ditugu:

8 izkin aukeratzen ditugu eta -43ko faktore bat aplikatzen dugu izarra sortzeko:

Arrastatzen eta kokatzen dugu nahi dugun lekuan egon eta tamaina eduki arte. Irudian jarri , eskumako botoia: Bihurtu: irudi-markoa

Scribusen logoarekin betetzen dugu

Propietateak:irudia pantailan pixka bat jolastuko dugu. Eskalatu marko tamainara jartzen dugu. Gero Eskalatze librea eta baloreak pizkat ikutzen ditugu.

Trazua lodiagoa eta berde kolorekoa jarriko dugu:

Testu-marko bat sortzen dugu forma hori daukana, ertz biribilduekin (1), 2 zutabe (2) eta tarte pixka batekin letra ertzera hain itsatsia ez egoteko (3)

Trazua lodiago jarri

Marraren kolorea beltza eta kolore-betegarria grisa

Eta testu laginarekin betetzen dugu testu-markoa (eskumako botoia: testu-lagina)

Beste poligono bat sortzen dugu (gezi bat oinarri bezela hartuta eta forma editatuz irudian ikusten den bezela eduki arte. Propietateetan testua markoaren inguruan jartzen dugu.

 

Propietateak: Forma: Editatu forma : jolazten dugu horrela utzi arte:

Eskumako botoia: Bihurtu: irudi-markoa. Eta nahi dugun irudia sartzen dugu

Geruza berri bat sortzen dugu eta 2 uztai jartzen ditugu. Koloreztatzen ditugu eta opakutasun balore bat jartzen dugu

Objektua kopiatu eta itsatsi egiten dugu. Mugitu eta kolorez aldatzen diogu:

Gezi bat sartzen dugu (Opakutasuna = %50)

Gezia kopiatu eta itsatsi egiten dugu beste bat lortzeko. Azkeneko hau 180º biratzen dugu eta mugitu ere

Bukatzeko, 4 objektu hauek horizontalki zentratzen ditugu. Aukeratu, eta Lerrokatu eta Banatu leihoan:

Orain elkartzen ditugu (Elementua: Elkartu):

eta 4 objektuak bat bezala egonda, orrialdean zentratzen dugu

Listo, orrialdea nahi dugun bezala daukagu: