Orri bat nola oinarritu orri-maisu batean

Orri maisu bat sortu dugu, oraintxe ikusiko dugu nola esan behar dugu orri bat orri-maisu horretan oinarritzeko.

Leihoak: antolatu orrialdeak

Leihoak: antolatu orrialdeak pantailatik egin dezakegu: orri-maisua aukeratzen dugu eta nahi dugun orrialdeen gainean arrastatzen dugu:

Honekin 3. orrialdea A orri-maisuan oinarrituta geratuko da. Orain 3. orrialdean goiburu bat agertu da.

Orri maisua kentzea nahi badugu orrialde bati, orri maisu Normala arrastatzen diogu gainera eta listo.

Nahiz eta orri maisu baten oinarritua dagoen orri bat aldatu, orri maisua ez da aldatzen. Orri maisuan zeozer nahi badugu aldatu, klik bikoitza egin behar dugu orri maisuan eta horrela editatu egiten dugu.

Orri maisua editatzen dugu eta adibidez errektangeluaren kolorea aldatzen dugu:

Orri maisuaren edizioa bukatzen dugunean, eta dokumentura bueltatzen geranean, orri maisu horretan oinarrituta zeuden orriak, aldaketa hau jasotzen dute.

 

Dokumentu batean nahi beste orri maisu eduki ditzakegu

 

Orria: aplikatu orri maisua

Orri bat orri maisu batean oinarritzeko beste era bat daukagu: Orria: Aplikatu orri maisua

Hemen orri maisuak orri bat baino gehiagori batera aplikatzeko aukera daukagu:

Orain aukera hau aplikatzeko adibideren bat ikusiko dugu

Goiburu edo orri-oina ezberdinak orri bikoiti edo bakoitietan

Goiburu bezala orri bakoitietan testu finko bat daukaten dokumentuak eta bikoiti orrietan beste ezberdin bat daukaten dokumentuak aurkitzea oso arrunta da. Hau 2 orri maisuak erabiliz lortu dezakegu.

Lehen sortutako A orri maisua daukagu. Editatu: Orri maisuak : orri honen kopia bat sortuko dugu, B deitutakoa, eta errektangeluaren kolorea aldatzen diogu.

Orri maisuen edizioa ixten dugu

A orri maisua bikoiti orriei aplikatu egin behar diegu, eta B orri maisua bakoitiei:

Hemen lortzen duguna.

Orri maisuetan formulak

  • Orrien numerazioa

Orri maisu baten edizioan egon behar gera, orrialde normalentzat ez du balio. Editatu: orri-maisuak

Orri maisu batean, testu-marko bat jartzen dugu, testua erdialdera lerrokatzen dugu eta Txertatu: Karakterea: Orrialde-zenbakia

eta hor daukagu, orain orri maisuen edizioa ixten badugu

A orri maisuan oinarrituta dauden orrialdeetan, beheko aldean zenbaki bat daukagu: orrialde-zenbakia

Oharra: kontuz, bug txiki bat dago: 10 orrialde baino gehiago baldin badaukagu dokumentuan, ondo egoteko orrialde-zenbakia orri maisuan 2 aldiz jarri egin beharko genuke orrialde-zenbakiaren karakterea (100 baino gehiago baldin badaukagu, 3 aldiz izan beharko litzateke).