Fitxategia: bildu irteerarako
Zer egin behar dugu dokumentu batekin beste ordenagailu batean lan egiteko
Demagun 3 irudi dauzkan dokumentu hau daukagula:
Irudiekin lan egiteko garaian Scribusekin kontuz ibili behar gera. Hauek ez dira dokumentuan tartekatzen, estekatzen baizik. Irudiak lekuz aldatzen baditugu eta gero dokumentua irekitzen badugu, gurutze bat agertuko da irudi-markoan: ez du aurkitzen.
Fitxategia: bildu Irteerarako
Zertarako balio da
-
Inprentara bidaltzeko. Dokumentu bat inprimatu nahi dugunean , dokumentua + irudi guztiak + letra-tipoak bidali behar ditugu
- Dokumentu batekin lanean ari garenean, eta beste ordenagailu batean jarraitu nahi badugu lanean, bildu egin behar dugu dena eramateko eta lan egin ahal izateko.
Hau da orain ikusi behar dugun tresna
Fitxategia: Bildu irteerarako
Karpeta bat sortzen du, eta bere barruan fichero.sla fitxategia sartzen du eta erabili ditugun irudiak. Gehitu letra-tipoak aukeratzen badugu, letra-tipoak ere gehitzen ditu karpetan:
Hau egiten dugunean, hoberena: Gehitu letra tipoak gaituta , eta Konprimitu Fitxategia desgaituta egotea da. Goazen ikustera sortutako karpeta.
Tresna honek sortu duen karpeta ikusi behar dugu:
Hau egingo dugu: 04_1.jpg fitxategiari izena aldatuko diogu, eta dokumentua irekitzen dugu.
Orain dokumentuan X bat agertzen zaigu irudi hori zegoen lekuan
Tresna bat dago erroreak daudenean abisatzeko: Leihoak: Egiaztatzailea.
Berdeak Ok daudela, horiak abisu bat, eta gorriak arazo larria.
Irudi baten lotura apurtuta dago. Arazoaren gainean jartzen gera, eta automatikoki eramaten gaitu arazoa daukan elementura. Konpontzeko, lotura ondo jarri egin behar dugu
3. orrialdean beste abisu bat daukagu, irudi batek ez dauka DPI (dots-per-inch) balore ona. Handiagoa eduki behar duela esaten digu. Pantailan ikusteko ondo dago, baina inprimatzeko kalitate gutxikoa da.
Irudi gainean eskumako botoiarekin klik, eta Datuak jartzen duen menuan irudiaren propietate batzuk agertzen dira. Bereizmena 72koa da, eta inprimategirako nahi badugu 150 gutxienez izan behar da. Gainera kolore-eskala RGBn dago eta CYMKn egon beharko litzateke inprimategira bidaltzeko.
Kolore-eskala aldatu nahi badugu, Gimpekin edo beste irudi lantzeko tresna batekin aldatu egin beharko dugu. Eskumako botoia:Editatu-irudia. Scribusen hobespenetan agertzen den irudi editatzailearekin irudia zabaltzea lortzen dugu honekin (Fitxategia: Hobespenak: Kanpoko tresnak: Irudiak lantzeko tresnak eta hor Gimp jarri)
Guk Gimpekin lan egiten dugu, beraz Exekutagarria bezala Gimp bilatzen dugu gure disko gogorrean eta listo. Orain irudi baten gainean eskumako botoiarekin klik egiten badugu: Editatu Irudia eta Gimp irekiko litzateke irudi horrekin. Irudia aldatu hor, gorde eta gero Scribusen irudia aldatuarekin lan egin.
Hau da era tradizionala inprimategira bidaltzeko, karpeta horretan geratu dena bidaltzea.