Eduki-indize bat sortu
Ikusiko dugu nola sortu
Dokumentu berri bat sortu behar dugu: bi aldetatik, A4 tamaina, 5 orrialde dauzkana
Lehenengo orria hutsik dago, indizea han jarriko dugu
2. orrialdean, titulu bat jarriko dugu. 2. orrialdearen erdialdean, titulu2 jarriko dugu (kopiatu+itsatsi)
3. orrialdean, titulu 3, 4. titulu 4, eta 5. orrialdean titulu 5
Lehengo orrialdearen goialdean karratu estu bat jartzen dugu, ezkerretik eskumara joaten dena eta INDICE (2) idazten dugu
Testu-marko bat jartzen dugu orrialdearen beste zatia okupatzen duena, eta izen bat ematen diogu: indice (1), gero erreferentziatu ahal izateko
Orain Fitxategia: Dokumentuaren Konfigurazioa eta hemen barruan Dokumentuko elementu-atributuak
Gehitu :
Atributuari izen bat jartzen diogu, TC adibidez. Ados eman baino lehen, komenigarria da klik bat egitea Balioa jartzen duen lekuan (bug txiki bat da) eta gero Ados eman gordetzeko.
Honekin orain erabiliko dugun atributu bat sortu dugu. Hurrengo pausua: titulu 1 edo beste batera joan. Barruan dagoen testua aukeratu eta kopiatu
Orain indizea sartu nahi dugun lekuan eskumako klika egin eta Atributuak
Gehitu, TC aukeratzen dugu, eta balioan kopiatu duguna itsatsi egiten dugu
Beste titulu kaxekin berdin egin behar dugu
Behin 5 tituluak kopiatu ditugula, Fitxategia: Dokumentuaren konfigurazioa: Gaien aurkibidea eta indizea
Gehitu , eta taula berria sortuko dugu:
-
Jartzen duen izena uzten dugu (berdin dio)
-
Elementua atributuaren izena: TC (sortu dugun eta tituluetan kargatu dugun atributua da)
-
Helburuko markoa: edukiera sortzea nahi dugun kaxa da. Lehen indice izena jarri diogu, horrela uzten dugu
-
Kokatutako orri-kopuruak: amaieran
-
Paragrafo-estiloa: Bat ere ez, momentuz. Gero aurkibiderako bat sortuko dugu
Eta orain aurkibidea sortzea falta zaigu: Hainbat: Sortu gaien aurkibidea
Horrela lehenengo orrialdean aurkibidea daukagu. Momentuz itsusia geratzen da, baina estiloekin laster hobetuko dugu