Scribus: Ikusi menua
Ikusi menuan maketatzeko garaian lagunduko gaituen elementu batzuk erakutsi / ezkutatu aukera daukagu.
Hobespenetan hala jarri dugulako gure dokumentuetan orri-saretak bistan egongo dira. Menu honekin ezkutatzeko esan dezakegu.
Edozein momentuan gaitu / desgaitu ditzakegu elementu hauek. Ikusi menuan daude, hor daude gaitzeko/desgaitzeko aukerak
Lehenengo atalean, Zooma daukagu, dokumentuari hurbiltzeko edo urruntzeko.
Demagun hurrengo dokumentua daukagula, non gidak, marjinak, testu-markoak, irudi-markoak ... dauzkagun, denetik pixka bat. Ikusi behar dugu ze efektu daukan erakutsi / ezkutatu aukera bakoitzak:
- Erakutsi marjinak desgaituta:
- Erakutsi markoak desgaituta
- Erakutsi irudiak desgaituta
- Erakutsi sareta desgaituta
- Erakutsi gidak desgaituta
- Erakutsi testu-markoen zutabeak gaituta: testu-marko baten non 2 zutabe dauzkagun, banaketa bisual bat ikusi dezakegu (inprimatzeko garaian ez da inprimatzen banaketa hori)
- Erakutsi Lerromarrak gaituta
- Erakutsi markoen arteko esteka desgaituta: ez badago aukeratuta, eta 2 testu-markoak non jarri dugu testua batetik bestera pasatzeko ez bada lehenengoan sartzen, ez genuke lotura bisualik ikusiko 2 koadro hauen artean. Interesgarria da hau gaituta edukitzea
- Erakutsi karaktere-kontrola: testua dagoen lekuan, karaktere-kontrola ikusiko dugu: orri jauziak, ...
- Erakutsi Erregelak desgaituta: