Tresna barrak ikono piloa dauzka. Gainikusiko dugu beraien funtzioa.
Normalean tresna barra goiko aldean egoten da, baina mugitu ahal izan da eta beste leku batean egon. Hau da:
Ikusiko dugu pixkanaka-pixkanaka:
- 1: Fitxategi berria: fitxategi berri bat sortzeko (Laster-tekla: CTROL+N)
- 2: Fitxategi bat ireki: fitxategi bat irekitzeko (Laster-tekla: CTROL+O)
- 3: Fitxategia gorde: lan egiten ari garen fitxategia gordetzeko (Laster-tekla: CTROL+S)
- 4: Fitxategia itxi: fitxategia ixteko, aldaketak egon badira, aukera ematen digu gordetzeko (Laster-tekla: CTROL+W)
- 5: Dokumentu bat inprimatu: inprimatzeko fitxategia (Laster-tekla: CTROL+P)
- 6: Egiaztatzailea: egiaztatzen digu ea fitxategia zuzena den (testu guztia ikusten dela, irudiak gomendatutako bereizmena ea daukaten..)
- 7: PDF bezela gorde: pdf bat sortzen uzten digu (aukera ezberdin piloarekin) lan egiten ari garen fitxategian oinarrituta. Aurrerago edukiko dugu PDF buruzko sekzio bat.
 |
- 8: Desegin: egindako azkeneko ekintza desegin (Laster-tekla: CTROL+Z)
- 9: Berregin: desegin dugun azkeneko ekintza berriro egin (Laster-tekla: CTROL+SHIFT+Z)
- 10: Ebaki: kendu leku batetik aukeratuta daukagun objektua, gero beste leku batera eramateko (itsatsi bidez jartzen dugu beste leku batean) (Laster-tekla: CTROL+X)
- 11: Kopiatu: objektu bat aukeratuta baldin badaukagu, kopiatzen badugu arbelera eramaten dugu objektuaren kopia bat. Gero beste leku baten jarri dezakegu adibidez (Laster-tekla: CTROL+C)
- 12: Itsatsi: elementuren bat ebaki edo kopiatu egin badugu, arbelean daukagu. Itsatsirekin egiten dugu arbeletik atera eta beste leku batean jarri. Kopiatu+Itsatsi = 2 elementu igualak dauzkagu. Ebaki+Itsatsi = elementu bakarra, lekuz aldatuta (edo leku berdinean) (Laster-tekla: CTROL+V)

|
- 13: Objektua hautatu: objektu bat hautatzeko tresna. Tresna honekin hautatzen dugu, eta gero arrastatu edo ekintza ezberdinak egin ditzakegu (Laster-tekla: C)
- 14: Testu-marko bat txertatu: tresna honekin testu-marko bat txertatzeko balio digu (Laster-tekla: T). Ikusiko dugu nola lan egin testu-markuekin Scribus-en
- 15: Irudi-marko bat txertatu: irudi-marko bat txertatzeko tresna bat Laster-tekla: I). Ikusiko dugu aurrerago nola lan egin Irudiekin Scribusen
- 16: Txertatu Taula: taula bat txertatzeko fitxategian. Zenbat lerro eta zenbat zutabe jarriko diogu. (Laster-tekla: A)
- 17: Txertatu Forma (Laster-tekla: S). Aurrerago ikusiko nola lan egin Scribusen Forma eta Poligonoekin
- 18: Txertatu Poligonoa (Laster-tekla: P): Aurrerago ikusiko dugu nola lan egin Scribusen Forma eta Poligonoekin
- 19: Txertatu marra (Laster-tekla: L)
- 20: Txertatu Bezier-Kurba (Laster-tekla: B)
- 21: Txertatu pultsuko marra (Laster-tekla: F)
- 22: Biratu elementua (Laster-tekla: R)
- 23: Zooma: Hautatzen badugu eta ezkerreko klik egin eta gero, hurbiltzen gera. Aldiz, eskumako klika egin eta gero, urruntzen gera. (Laster-tekla: Z). Gainera Ctrol+0 erabiliz: orrialde osoa ikusten dugu, ikusteko nola geratzen ari den.
- 24: Editatu markoaren edukiera (Laster-tekla: E)
- 25: Editatu testua artikulu-editorearekin (Laster-tekla: CTROL+Y)
- 26: Estekatu testu-markoak (Laster-tekla: N)
- 27: Desestekatu testu-markoak (Laster-tekla: U)
- 28: Neurketak
- 29: Kopiatu elementu-propietateak
- 30: Tanta-kontagailua (Laster-tekla: Y)