Scribus: Leihoak menua
Leihoak menuetatik panel ezberdinetan sar gaitezke
Ze panelekin lan egin behar dugun ikusiko dugu. Gehien erabiliko ditugunak: Propietateak eta Antolatu Orrialdeak
Hemen Leihoak menua:
- Leihoak: teilakatua: leiho bat baino gehiago baldin badaukagu irekita, horrela ikusiko ditugu:
- Leihoak: Lauza Moduan:: horrelako zeozer:
- Leihoak: Propietateak (Laster-tekla: F2). Ia beti ikusgai edukiko dugun panel bat. Elementuen propietateak dauzkagu panel honetan, eta aldatu ahal izango ditugu. Atal bat eskainiko diogu.
- Leihoak: Eskema
- Leihoak: Berri Laburren Albuma : hemen lehen berri laburren albumean sartutako irudiak egongo dira erabilgarri. Laster ikusiko dugu honen adibide bat.
- Leihoak: Geruzak: Atal oso bat daukagu Scribusen geruzak ikusteko
- Leihoak: Antolatu orrialdeak ikusiko dugu nola erabili Antolatu orrialdeak
- Leihoak: Laster Markak
- Leihoak: Neurketak : elementuen arteko distantziak ikusiko ditugu. Neurtzeko jatorrizko puntuak klik egin eta arrastatu bukaerako punturarte.
- Leihoak: Ekintzen historia: egindako ekintzen historikoa ikusi dezakegu. Gainera hautatutako elementuaren egindako ekintzak bakarrik ikusteko esan dezakegu.
- Leihoak: Egiztatzailea : panel honetan informazioa edukiko dugu. Ea fitxategia ondo dagoen esango digu (letra-tiporen bat falta, irudiren bat bereizmen nahikorik ez... )
- Leihoak: Lerrokatu eta banatu: fitxategiko elementuak lerrokatu eta banatzeko erabiliko dugun panela, horrela elementuak ordenatuko ditugu beraien artean . Atal oso bat daukagu horrelako gauza bat egiteko.
- Leihoak: Tresnak: erakusteko / ezkutatzeko tresna-barra zatiren bat
- Leihoak: PDF Tresnak: erakusteko / ezkutatzeko PDF-rekin zerikusia daukaten botoiak