1. Ariketa - Soluzioa

Hemen daukagu pausoz-pauso 1. ariketaren soluzioa

Sartu hobespenetan (Fitxategia: Hobespenak) eta begiratu lehenetsi bezala ze aukerak dauzkagu

Aldatu hurrengoko hobespenak. Honekin lortuko duguna: sortzen ditugun fitxategi berriak hobespen hauek edukiko dute kontuan

Orokorra:

  • Hizkuntza: Aukeratu erosoago sentitzen zeran hizkuntza(1)
  • Azken Dokumentuak: 10(2)

Dokumentua

  • Unitatea: milimetroak (1)
  • Alde batetik (2)
  • Marjinak:: 10mm (3)
  • Gorde automatikoki: 8 minuturo (4)

Gidak

  • Erakutsi orri-sareta gaituta (1)
  • Sareta nagusia: berde fosforitoa (2)
  • Bigarren mailako sareta: gris argia (3)

Hobespenak: tresnak

  • Testua
    • Arial regular :11 pts (1 eta 2)

Hitz-zatitzailea

  • Hitzak zatitu automatikoki idazten gauden momentuan.. gaituta (1)
  • Testuetan  normalean erabiltzen dugun hizkuntza hautatu. (2)

Hobespenak: Bisorea

  • Erakutsi markoen arteko estekak... gaituta (1)

Hobespenak: kanpoko tresnak

  • Irudiak lantzeko tresna: Gimp (1) . Windows-en ruta osoa jarri beharko genuke

Sortu fitxategi bat hurrengo ezaugarriekin:

  • 24 orrialde bi aldetatik (1)
  • Orrialdearen tamaina: Pertsonalizatuta : 190mm altuera x 152 mm zabalera (2)
  • 4 marjinak : 300mm (3)
  • Unitate lehenetsia: mm (4)

Definitu orrialdearen jatorria 0,0 puntuan (klik bikoitza eginez)

Arrastatu 2 gida horizontalak: 20mm eta 170mm eta jarri orrialde guztietan egoteko.

Doitu fitxategiko orrialde guztiak:

  • 2 zutabe 10mm mehelinarekin (gidak blokeatu)

Hemen ikusten dugu nola geratzen ari diren gidak

Gaitu hurrengoko panelak hurrengo ariketetan erabiliko baititugu:

  • Propietateak : F2
  • Antolatu orrialdeak: Leihoak: antolatu orrialdea menua:
  • Geruzak: F6

Erabili mugitzeko eta zooma egiteko hurrengo erak:

  • Zoom tresna
  • Egoera barraren zooma
  • Doitu Leihora

Gorde dokumentua folleto.sla izenarekin, eta gero itxi