Propietateak: forma eta editatu forma

Edozein testu eremu editatu dezakegu, gure gustuko silueta bat sortuz. Orain ikusiko dugu nola egin.

Lehen ikusi dugu egin daitezkeen gauza batzuk Propietateak: Forma -n lan eginda: zutabe gehiago jarri, testu-markoaren ertzak borobildu...

Orain hemendik lortu ditzakegun gauzak aipatuko ditugu: Leihoak: Propietateak (F2) eta  Forma atalean

ertzetatik aldendu testua

Orain ikusi dugu testua ertzetatik oso hurbil geratzen dela. Zer egin dezakegu? Objektuaren inguruan marjina bat jarri dezakegu testua hain hurbil ez egoteko. Horretarako hurrengo eremuak dauzkagu: Distantzia testutik: goian, behean, ezkerrean, eskuinean....

aldatu forma

Objektu baten forma aldatzeko balio digu. Hemen testu-kaxa bat daukagu, eta bere forma alda dezakegu. Pixka bat arraro den forma bat aukeratu egin behar dugu:

Hemen daukagu nola geratzen da, testua forma berriari egokitzen da:

Propietateak: forma: forma editatu:

Editatu Forma botoia panel aurreratuagoa erakusten digu, eta hemen forma erabat editatu dezakegu:

Tresna hau nola dabilen ikusi behar dugu:

Lehenengo botoia: nodoak mugitzeko: Puntu urdinak dira. Forma honetan 3 dauzkagu, mugitu ditzakegu eta editatu ere

Bigarrena: kontrol-puntuak mugitu, nodoak dauzkaten besoak. Kurbak definitzeko dira.

Bi aukera hauetatik bat hartu egin behar dugu:

Lehenengoa: kontrol-puntuak independienteki mugitzeko. Bigarrena: simetrikoki.

Beste 2 botoiak, ainguratzeko puntuak gehitzeko edo ezabatzeko

Ainguratzeko puntu bat gehitu: gehitu nahi dugun lekura hurbiltzen gera (gurutze txiki beltz bat agertzen da) eta klik egiten dugu

 

Nodoak kendu: nodo batera hurbiltzen gera, minus ikurra bat agertzen da. Klikatzen badugu, nodoa desagertzen da

Kudeatzaileak kurbekin bakarrik agertzen dira, zuzenetan ez dira agertzen. Botoiak daude bistaratzeko.

Formaren barruan testuak dauzkagu, eta egiten ari garen eragiketei moldatzen joaten dira.