Testu kaxa bat testuarekin nola bete
Testu-kaxak testuarekin bete egin behar ditugu.. baina .. nola? Aukera ezberdinak dauzkagu
Modu ezberdinak daude testua betetzeko:
klik bikoitza testu-kaxa gainean
Eta zuzenean hasten gera idazten
Testu-laginarekin bete
Eskumako klika egina kaxa gainean, eta Testu-lagina aukeratzen badugu kaxa betetzen da testu batekin. Ez da behin-betiko testua, baina maketatzeko balio digu.
Eta testu-kaxa adibide testuarekin beteta geratzen da.
Kanpoko dokumentu batetik testua inportatuz
Hirugarren modua testua kanpoko dokumentu batetik inportatuz da. Inportatu daitekeen formatua: odt, txt edo edozein testu-sinple fitxategi bat.
Odt-a formatuak baldin badauzka formatu horiek ere ahal dira inportatu. Testua sartuko dugu kanpoko fitxategi batetik. Nahi dugun testu-kaxa aukeratzen dugu eta eskumako botoian klikatuz Eskuratu Testua aukeratzen dugu (Ktrol+D)
Kanpoko fitxategitik testua sartu egin behar dugu. Nahi dugun testu-kaxa aukeratzen dugu eta eskumako botoiarekin klik egiten dugu kaxa horretan: Eskuratu Testua
Dokumentu bat inportatu nahi dugunean aukera batzuk ematen dizkigu:
- Gainidatzi paragrafo-estiloak: gauden dokumentuen estiloak gainidatziko dira. Kaxa honek galdetzen duen hau da: odt fitxategi batetik testua ekartzen ari gera. Fitxategi honetan formatu bat egon daiteke. Formatu bat ekartzen ari gera eta formatu honek estilo bat dauka "texto" deitzen dena. Scribusen beste estilo bat eduki dezakegu izen horrekin.. Zer egiten dugu? Gainidatzi aukeratu badugu, ekartzen ari naizen estiloa scribusen daukadana gainidazten du.
- Batu paragrafo-estiloak: paragrafo-estiloak bateratzen ditu. Paragrafo-estilo antzerako gutxiago ekoiztuko ditu, estilo-atributuak atxikituz, jatorrizko dokumentuaren estiloak izen ezberdinak edukita ere.
- Erabili dokumentuaren izena aurrizki gisa paragrafo-estiloetan: Scribusen paragrafo-estilo izenaren aurrean dokumentuaren izena jarri.
- Ez galdetu berriro: hau aukeratzen badugu, Scribusen Open Document bat inportatzen dugunean ez digu aukera hauek gehiago galdetuko. Lehenetsi bezala azkeneko aukeraketak izango dira.
Dena desgaitzea da hoberena, eta horrela testua formaturik gabe etorriko da, baina hau guk ikusten dugun moduan. Hemen dena desgaituta ekarri dugu: