III Unibertsitate eta Lanbide Heziketa: elkarlanerako espazio berriak

2022tik, UPV/EHUk bultzatuta, hainbat eragile elkarlanean dihardugu, Lanbide Heziketa eta Unibertsitatearen elkarlanerako espazio berriak lantzen, horien artean UPV/EHUko Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntza errektoreordetza, Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordetza, Gipuzkoako Campuseko errektoreordetza, UPV/EHUko irakasle ordezkaritza, Lanbide Heziketako Ikaslan Gipuzkoako eta Hetel-eko irakasle ordezkaritza, Confebask eta Adegiko ordezkaritza, eta IMH Campus idazkaritza tekniko bezala baita ere.
 
Urtean zehar landutakoaren emaitza aurkeztuko dugu abenduaren 13an goizez, Donostian egingo dugun jardunaldian.
 

TESTUINGURUA

UPV/EHU urratsak ematen ari da Lanbide Heziketaren eta Unibertsitate Heziketaren arteko zubiak eraikitzeko Unibertsitatea-Enpresa 2022 Euskal Estrategiaren barruan. Helburu estrategiko horiei erantzuteko planteatzen den ekintzetako bat da unibertsitatearen eta Lanbide Heziketaren arteko euskal lankidetza-esparrua definitzea unibertsitate-graduetan.

Ekimen honek ildo horretan aurrera egiten jarraitu nahi du, bere garapenean funtsezko eragileen inplikazioaren bidez.

Aurreko bi edizioetan (2022 eta 2023), Steam, Hezkuntza, Osasuna eta Humanitate eta Giza Zientzien jakintza-arloen inguruan sortutako lantaldeen aurrerapenak ezagutu ditugu, baita Europako hainbat esperientzia ere.

2024an, lantaldeak lau arlo berritan berrantolatu dira: 2+3 prestakuntza-ibilbideak, lanbide heziketako eta unibertsitateko ikasketen arteko baliozkotzeak, hezkuntza berrikuntza proiektu bateratuak eta ikasleentzako orientazioa. 2024ko edizio honetan, garatzen ari diren ekintzak eta 2025erako aurkezten diren erronkak ezagutuko ditugu.

Ekimen hau batez ere Gipuzkoako Campusean garatu da eta edizio berri honetan, UPV/EHUko Arabako eta Bizkaiko Campusetako pertsonak jardunaldi honetara batzera animatu nahi zaituztegu bereziki, proiektu honen nahi bizian jauzi bat eman eta hiru campusetan lan-fase berri bat abian jarri nahi dugulako.

Aurten ere jardunaldiak egun bateko formatua izango du, 09:00etatik 14:30era eta bigarren partean lau lantaldetan banatuko gara gaiaren inguruan hausnartu eta solasteko.

Jardunaldia  interesgarria irudituko zaizuelakoan, abenduan ikusiko dugu elkar Donostian!

  • Noiz 2024/12/13 08:30 - 14:30"
  • Non Carlos Santamaria Zentroa (UPV/EHU Donostia)
  • Kontaktu izena
  • Kontaktu telefonoa +34943744132
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal