IV Talentua, ekintzailetza eta industria IMH Campus-Uptek topaketa

IMH CAMPUSek eta UPTEKek antolatutako TALENTUA, EKINTZAILETZA ETA INDUSTRIA FOROAREN edizio berria egingo dugu formatu presentzialean.

Aukezpena

Ikasleen, industria-startupetako pertsonen eta ekintzaileen kudeaketaren arduradunen arteko topaketa izango da, talentuak enpresa-berrikuntza eta -hazkundea nola bultzatzen dituen, pentsamolde ekintzailea sustatzeko ikuspegiak eta ekimenak, eta industriak eskatzen dituen ezagutza eta gaitasun teknologikoak aztertzeko.

Solasaldi interesgarria ikasle eta irakasleentzat, talentua kudeatzeko profesionalentzat, ekintzaileentzat eta talentu hori lortu nahi dutenentzat, industria-sektoreetako profesionalentzat eta, oro har, hiru erpin hauetan interesa duen edonorentzat: talentua, ekintzailetza eta industria.

Horrez gain, IMH Campus 2022/2023 industria-ekintzailetzako proiektu onenaren sari banaketa egingo dugu ekitaldian.

Egitaraua

  • Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena.
  • Agur instituzionala, Elgoibarko alkate Maialen Gurrutxagaren eskutik.
  • IMH Campus 2022/2023 industria-ekintzailetzako proiektu onenari saria ematea.
  • Mahai-ingurua: Talentua, ekintzailetza eta industria
    • Nerea Otxoa, DANOBAT GROUPeko Pertsonen Departamentua
    • Lourdes Gundín, AFM Klusterreko Pertsonen Arloa
    • Jon Ander Fidalgo, Business Developer HODEIA DIGITALEN
    • Roberto Altzerreka, IMH Campuseko Berrikuntza arduraduna
    • Gorka Ayora, IMH Campuseko Ingeniaritza Dualaren Eskolako ikaslea
    • MODERATZAILEA: Jon Núñez, UPTEK-eko teknologia arduraduna.

Sarrera librea lekua bete arte.

 

Ikusi aurrekoak

 

  • Noiz 2023/12/14 10:30 - 12:30"
  • Non IMH Campus, Areto Nagusia
  • Kontaktu izena
  • Kontaktu telefonoa +34943744132
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal