ManuLearn topaketa: Fabrikatzaile digital bihurtzeko erronka industrialak, EBko enpresen esperientziak
- https://www.imh.eus/eu/imh/komunikazioa/jardunaldiak/manulearn-topaketa
- ManuLearn topaketa: Fabrikatzaile digital bihurtzeko erronka industrialak, EBko enpresen esperientziak
- 2020-09-29T11:00:00+02:00
- 2020-09-29T13:00:00+02:00
- Industry to Industry Open Innovation Learning Event
Helburua:
Etorkizuneko fabrikazio-erronkei erantzuteko ikuspegiak partekatzea, eztabaidatzea eta irtenbideak elkarrekin sortzea da helburua. Digitalizazio-teknologia berrien ezarpena aztertzen ari diren edo digitalizazio-prozesu horri ekin dioten industria-enpresei zuzenduta dago, oraingo eta etorkizuneko fabrikazio-erronkei aurre egiteko.
Egitaraua (behin-behinekoa)
- 11:00-11:15 Sarrera (EIT Manufacturing)
- 11:15-12:00 Aurkezpen magistralaren panela: enpresen esperientzia praktikoak digitalizazioan:
- BD|Sensors soluzioak: presio-sentsoreak, neurketa-gailuak, paperik gabeko administrazio- eta ekoizpena, estazio robotiko automatizatuak eta biltegiratzea, digitalizazio-prozesua eta beste batzuk garatzea. Michal Polášek jauna, Smart4factory (Txekiar Errepublika).Digitalizazioa II: Lituaniako enpresaren kasua
- Manufaktura-industria tradizionalak digitalizatzea: Cloud Computing, Real Time Analytics eta IoT teknologiak sartzea. Baltik Vairas, Diab Group eta Vilnikaren esperientziak. GK Proacteko (Lituania) zuzendari nagusia.
- Fabrikazio aditiboa, teknologia- eta merkatu-dibertsifikaziorako estrategia gisa. Izaskun Guardiola andrea, Createch Medical-eko (Espainia) marketin-arduraduna.
- 12:00-12:30 Saio paraleloak talde txikietan (interes-arloen/teknologien arabera banatuta)
- Zein dira digitalizazioan ditugun erronka garrantzitsuenak?
- Nola egingo diegu aurre erronka horiei?
- Zeintzuk dira palankak eta oztopoak?
- 12:30-13:00 Ondorioak osoko bilkuran
Oharrak
Izen emate epea: Irailaren 28 baino lehen. Izena ematean ekitaldian parte hartzeko esteka jasoko duzu.
Ekitaldia ingelesez izango da.
EIT-Manufacturing EU ekimenak finantzatzen du ManuLearn proiektua.
Industriatik industriara berrikuntza irekia ikasteko ekitaldiak:
EIT Manufacturing-eko ManuLearn programak hainbat eskualdetan ezarritako irakaskuntza- eta ikaskuntza-lantegiek arazoetan oinarritutako ikaskuntza-ikuspegia erabiliko du, non parte-hartzaileek arazo irekiak eta industriaren benetako erronkak konpontzen ikasiko duten. Irakaskuntza/Ikaskuntzako 4 fabrika ezarriko dira guztira, bai eta berrikuntza irekiko ekitaldi bat ere, esperientzien eta ezagutzen trukea sustatuko duena. Hainbat herrialdetako nazioarteko parte-hartzaileek parte hartuko dute, haien fabrikazio-ekosistema kontuan hartuta. Ekitaldi guztiak on line izango dira, eta Irakaskuntza/Ikaskuntza Fabriketako ikasgaiek honako hauek barne hartuko dituzte:
- Mantentze prediktiboa,
- Kobotika,
- Biki digitala,
- Fabrikazio aditiboa,
- Mekanizatutako fresatzeko sentsoreak,
- Zero akatserako prozesuen monitorizazioa eta kontrola,
- Robotak, )
- Fabrikazio-adimentsua,
- etab.
Tecnalia Research & Innovation eta IMHk irailaren 29an antolatuko dugu Industry to Industry ikastearen lehen topaketa.
- Noiz 2020/09/29 11:00 - 13:00"
- Non ON-LINE
- Kontaktu izena Edurne Bilbao
- Kontaktu telefonoa +34943744132
- Izen ematea Bete formularioa
- Hitzordua egutegira gehitu iCal