Lanbide Heziketa eta Unibertsitatea: elkarlanerako espazio berriak.

Carlos Santamaria Zentroa
Ostirala 2022ko maiatzak 6

Aurkezpena:

UPV/EHU urratsak ematen ari da Lanbide Heziketaren eta Unibertsitate Heziketaren arteko zubiak eraikitzeko Unibertsitatea-Enpresa 2022 Euskal Estrategiaren barruan. Helburu estrategiko horiei erantzuteko planteatzen den ekintzetako bat da unibertsitatearen eta Lanbide Heziketaren arteko euskal lankidetza-esparrua definitzea unibertsitate-graduetan.

Jardunaldi honek ildo horretan aurrera egiten jarraitu nahi du, bere garapenean funtsezko eragileen inplikazioaren bidez.

Jardunaldiaren egitaraua:

09:00 Irekiera instituzionala

  • UPV/EHU Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordea, Laura Vozmediano.
  • Unibertsitate eta Ikerketako Sailburuordea, Adolfo Morais.
  • Lanbide Heziketako Sailburuordea, Jorge Arévalo.

09:30 Testuinguaren azterketa

  • Juan Gamboa, Orkestrako ikertzailea.
  • Iñaki Heras, Unibasq-eko Zuzendaria.
  • Jon Labaka, Tknikako zuzendaria.
  • Ixaka Egurbide, IMH Campus.
  • Alex Mendiburu, UPV/EHUko informatika fakultateko dekanoa.

11:00 Atsedena.

11:30 Lan taldeak.

  • Hezkuntza.
  • Osasuna.
  • Steam.
  • Humanitateak eta gizarte, lege eta ekonomia zientziak.

13:00 Lan-taldeen emaitzen aurkezpena.

13:55 Jardunaldiaren itxiera. Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea.

14:00 Luntxa.

IZEN EMATEA

OHARRAK: Jardunaldi elebiduna (euskaraz eta gaztelaniaz)
Aparkalekua erabiltzeko adierazi formularioan autoaren matrikula. Saiatu bidaia auto-partekatuz egiten.

  • Noiz 2022/05/06 09:00 - 15:00"
  • Non Carlos Santamaria Zentroa - Donostia
  • Kontaktu izena
  • Kontaktu telefonoa +34943744132
  • Izen ematea Bete formularioa
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal