YML jardunaldia: Zer da makina-erremintaren sektoreari aplikatutako industria 4.0?
- https://www.imh.eus/eu/imh/komunikazioa/jardunaldiak/yml-jardunaldia-zer-da-makina-erremintaren-sektoreari-aplikatutako-industria-4-0
- YML jardunaldia: Zer da makina-erremintaren sektoreari aplikatutako industria 4.0?
- 2020-12-17T18:00:00+01:00
- 2020-12-17T19:00:00+01:00
Sarrera
Young Manufacturing Leaders (YML) ekimen irekia da, ibilbide profesionala fabrikazio aurreratuaren sektorean garatu nahi duten 18 eta 30 urte bitarteko ikasle, langile gazte eta profesionalentzat.
Gazteek sare honen bidez fabrikazioaren funtsezko eragileekin konektatu ahal izango dute, beren trebetasunak sektorearen beharrekin lerrokatu eta industriarekin lotutako ekitaldietan parte hartu, aldaketa-eragile izateko, fabrikazio jasangarria oinarri hartuta.
YML-ren muina, dinamizatzaileak, "CityHub" sortu berriak dira eta Euskal taldeak bere lehen ekimenean parte hartzera gonbidatzen zaitu!
Ekitaldiaren helburua
YMLBasqueCityHub abiatu eta bere lehen ekimenaren bidez fabrikazio aurreratuan interesa duten gazteak konektatzen hasi.
Saioaren egitaraua
Modu erakagarri batean hizlariak azalduko digu:
- Industriaren bilakaera gaur egunera arte
- Egun dauden teknologiak eta horiek gure egunerokoan duten presentzia
- Aurrerapen teknologikoek gizartean duten eragina.
Ordutegia
- 18:00-19:00
Hizlaria
- Beñat Gallastegi, IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako irakaslea eta Lantegi Digital arloaren arduraduna.
- Noiz 2020/12/17 18:00 - 19:00"
- Non ONLINE eta PRESENTZIALA
- Kontaktu izena Ibon Alvarez
- Kontaktu telefonoa +34943744132
- Hitzordua egutegira gehitu iCal