Tkgune Fabrikazioa gazteentzako enpresa industrialen ideia lehiaketa
- Erkidegoko 35 urte arteko gazteentzat
- 2.500 eta 2.000 euroko sariak eta baliabide industrialak ideia garatzeko eta negozio bihurtzeko.
Ekintzailetza industriala bultzatuz
Ekintzailetasun industrialaren eremuan kokatuz, Euskal Herrian errotutako beste ekintza on batzuk osatu nahi ditu.
Beste sektoreekin alderatuta ekintzailetasun industrialak baditu hainbat zailtasun; ondorioz, mota honetako proiektuen kopurua txikiagoa da. Batetik azpiegitura garestiak behar ditu abiatzen diren momentutik (makinak batik bat), eta horrek dakarren finantzazioa litzake lehen oztopoetako bat.
Testuinguru honetan, ekintzailetasun industriala sustatzeko eta etorkizuneko erronkak era arrakastatsuan lantzen lagunduko duen eremua sortzeko, ekimen hau abiatzea egokitzat jo dugu.
Lehiaketaren oinarriak, eskaera orria eta memoria teknikoa
- IMH, Roberto Altzerreka, ekintzaile@imh.eus edo 943 74 41 32 telefonoan
Antolatzaileak eta babesleak
Lehiaketaren antolatzailea Lanbide Heziketako TKGUNE FABRIKAZIO sarea da: IMH (Koordinazio burua), Bidasoa, Egibide, Elorrieta, Goierri Eskola, La Salle Berrozpe, Lea Artibai, Miguel Altuna, Oteitza, Salesianos Deusto, Tolosaldea, Txorierri, Ugle, Usurbilgo Lanbide Eskola, Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegia.
Erakunde kolaboratzaile eta enpresa babesleak: Elgoibarko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Degebesa eta UPV/EHU, DanobatGroup, Alcorta Forging Group, Rural Kutxa.