Lan eskaintza: Ingeniaritza Dualaren Eskolako irakaslea

IMH Campuseko Ingeniaritza Dualaren Eskolako lankide izan nahi?

Gure lantaldea handitu nahi dugu!
Izan proiektu eraldatzaile eta erakargarri baten parte, garatu zure bokazioa profesional zein pertsonalki hazteko, lankidetzan oinarritutako lan giroan.
 
LANPOSTUA:
Ingeniaritza Eskolako Irakaslea
  • Ingeniaritzako ikasketetan irakasle.
  • Bezeroen beharrei erantzungo dien produktu/proiektuen garapena eta berrien sorkuntza.
  • Ikerkuntza proiektuetan partaidetza.
  • Lanerako Prestakuntzako ikastaroetan irakasle.

BETEBEHARRAK:

  • Ingeniaritza edo goi mailako ikasketak arlo zientifikoan.
  • Euskara C1 maila (EGA).
  • Gaztelania C1 maila.
  • Ingelesa C1 maila.

BALORATUKO DUGU:

  • Doktoretza
  • Irakaskuntza eskarmentua.
  • Enpresan eskarmentua.

Gure lantaldera batu nahi? Bidali zure proposamena 2024ko uztailaren 18a baino lehen, gaian INGENIARITZA IRAKASLEA adieraziz 👇

BIDALI ZURE PROPOSAMENA