BERDINTASUN-PLANA IMH LANBIDE HEZIKETAKO IKASTETXE INTEGRATUA 2024-2028

Gure helburua, eskola-komunitateko eta gizarteko hainbat esparrutan sustraituta dauden estereotipo sexistak identifikatu eta desagerrarazteko, sustatzen duten hezkuntza-praktikak garatzea da. Erakundeko partaideek garapen pertsonal egokia eta bizikidetza baketsua eta berdintasunezkoa izan dezaten, bi sexuen arteko aukera-berdintasunaren balioan oinarrituko gara, eta balio hori gizartearen gainerako eremuetara zabaltzen ahalegindu.

 

Helburu hau lortzeko, hezkidetzaren 8 zutabe hauetan oinarrituko gara:

  1. Pentsamendu kritikoa sexismoaren aurrean.

  2. Hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista.

  3. Emakumeen jakituriaren integrazioa eta haien ekarpen soziala eta historikoa.

  4. Gatazken eraldaketa baketsua, hezkidetzako elkarbizitzarako proiektuen bidez.

  5. Autonomia pertsonala eta independentzia ekonomikoa.

  6. Espazioak ikastetxean, eskolaz kanpoko jarduera eta jarduera osagarriak.

  7. Berdintasunezko hezkuntza afektiboa eta sexuala.

  8. Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta indarkeria kasuetan esku hartzea.

    Ekintzak ikusi

 

Azkenik, bidegabekeriari aurre egiteko protokolo hauek prest eta landuta ditugu:

- Sexu- jazarpeneko eta sexuan oinarritutako jazarpeneko kasuei aurre egiteko protokoloa, bai ikasle baita langilegoarentzat.

- Eskola jazarpen egoerei aurre egiteko protokoloa.