Jasangarritasuna


Hasierako Eskolako Agenda 21 mundu-mailan eta toki-mailan sortutako eszenatoki berrietara egokitzeko sortu da Eskolako Agenda 2030.

Ingurumen hezkuntza proiektu honek 17 Garapen Jasangarrirako Helburuetan (GJH) oinarrituta  pertsonak, planeta eta oparotasuna babestea izango du helburu. Euskal Herrian helburu hauei bat gehitu zaie; 17+1 helburuak, kultur eta hizkuntza aniztasuna biltzen du.

Ikastetxeari dagokionean 2030 Agenda heziketa zentroaren kalitatea eta jasangarritasuna bermatzeko heziketa programa da. Komunitatearen parte hartzean oinarritzen da eta herriaren garapen jasangarriaren esku-hartzen du.

Ingurugiro hezkuntza programa bezala, bere helburua ezagutzak, ahalmenak, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzean datza, ingurugiro arazoen ebazpenean parte hartu ahal izateko.

Bere ezaugarri garrantzitsuenak:

  • Bi eremu barneratzea: eskolakoa eta udal-herrikoa edo eskualdekoa.
  • Heziketa komunitatearen parte hartzea du ardatz nagusi, ikasleen protagonismoarekin.
  • Kudeaketa arduratsu eta jasangarria sustatzea.
  • Kurrikularen berriztapena bultzatzea.

 

Ikusi Agenda 2030