Zeinu Hizkuntza Partekatzen
Ikasturtean zehar, Mekatronika zikloan sarri erabiltzen ditugun hizkuntza zeinu batzuk aukeratu eta bideoz jaso ditugu, webgunean denon eskura ipintzeko asmoarekin.
Zeinuak hainbat pertsonen artean grabatu ditugu: ikasle, irakasle, interprete, langile etabar. Proiektuan parte hartu duten pertsona orori bere kolaborazioa eskertu nahi diogu.
Azaldutako zeinuren bat modu egokian adierazita ez dagoela uste baduzu, eskertuko genizuke proposamen berri bat grabatzea eta posta elektronikoz helaraztea (imh@imh.eus), berriro grabatu eta partekatu ahal izateko.
Guztion parte-hartzearekin, zeinuak zabaltzen lagun dezakegu.
Eskerrik asko!