Eredu Dualaren bereizgarriak: Enpresarekin lotura
Ander Cristobal (Bronymec), Gradu Dualeko tutorea
Jon Gerrikagoitia (Ideko), Master Dualeko tutorea.
IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolak Formazio Dualaren eredua aplikatzen du Graduan eta Unibertsitate Masterrean. Bi titulazio hauek EHUduala Ereduaren irizpideak eta 822/2021 Errege Dekretuak Aipamen Duala lortzeko eskatzen dituenak betetzen dute.
Formazio Duala ikastetxean jasotzen den heziketa eta enpresan garatzen den lana uztartzen dituen hezkuntza eredua da.
Enpresak heziketa prozesuan parte hartzen du eta ikasleak bai enpresan eta bai eskolan ikasten du. Hori lortu ahal izateko, hasieratik, enpresarekin elkarlanean diseinatzen da ikaslearen profil profesionala, ikaslea ezagutzez haratago joan eta konpetentziak garatzeko bi esparruen arteko planifikazio eta koordinazioa beharrezkoa baita.
Hezkuntza prozesu eta enpresako garapen profesionalaren lotura honek ahalbidetzen du ikaslearen garapen erreala, lan mundura egokituriko garapena.
Abantailak
Enpresen beharrari erantzuteko profil profesionalak
Enpresak dituen pertsona beharrak asetzera zuzenduta dago formazioa. Eta horregatik, bere beharretara egokituriko profesional bat lortzeko, hasieratik, ikaslearen formazioan parte hartzen du.
Enpresaren errealitatea bizi
Ikastetxean eta enpresan paralaleloki ikasleak duen garapenak, enpresa errealitatea ezagutu eta bere ikasketak enpresaren beharretara egokitzea ahalbideratzen du. Horretaz gain, hezkuntza sistema tradizionaletan garatu ezin diren konpetentziak eskuratuko ditu.
Integrazio egokia enpresa munduan
Ikastetxe eta enpresaren arteko prestakuntza uztartuari esker, desagertu egiten da irakaskuntza klasiko eta lan errealitatearen arteko distantzia, ezagutza eta konpetentzia eta teoria eta praktikaren arteko kontraesanak gaindituz. Ikaslearen integrazio azkar eta progresiboa ahalbideratzen delarik.
Ikaslea lehen edo bigarren urtetik langile bihurtzen da, horrek suposatzen dituen ardurek pertsonaren heldutasun prozesua azkartzen dutelarik.
Jarraipen pertsonalizatua
Ikasleari laguntzea eta jarraipen gidatua egitea ezinbestekoa da, horregatik, ikasle bakoitzarentzat arreta-talde pertsonalizatua egokitzen dugu: bi tutore IMHn eta beste bat enpresan.
Asebetetze handia
Gure enpresa kolaboratzaileek formazioarekiko asebetetze maila altua agertzen dute. Guzti honen ondorio dira ditugun enplegagarritasun tasa altuak eta ikaslea hartu duten enpresen kontratazio maila altuak.
Eredu dualaren garapena enpresan, Graduaren kasuan
Eredu dualaren garapena enpresan, Masterraren kasuan
Ikasketa planaren kredituen %40 enpresa edo erakunde batean edo elkarlanean garatuko da. Kreditu hauek dira: 23 kreditu ECTS-eko derrigorrezko izaera duten Practicum ikasgaiak (Praktika curricularrak), 7 ECTS-eko Ikerketa metodologia eta proiektua, eta 6 ECTSeko Master Amaierako Lana.
Eredu Duala, sorreratik
IMHk Ingeniaritza Eskola sortu zuenetik (1996) aplikatzen du formakuntza duala.
- Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Gradu Duala-ri buruzko informazio gehiago
- Fabrikazio digitala / In Digital Manufacturing Unibersitate Master Duala-ri buruzko informazio gehiago
IMHrekin formakuntza dualean elkarlanean ari diren edo aritu diren enpresak, graduan /masterrean
Enpresa parte hartzaile izan nahi duzu eta ikasle bat hartu?