2011ko plana
Iñigo Carmona ikaslearen atzerriko misioaren esperientzia (Cikautxo, Mexiko eta Txekia)
Elgoibarko Ingeniaritza Dualaren Eskolako Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza graduko ikasleek atzerriko enpresetan praktikak egiten dituzte. Egonaldia 4. ikasturte hasieran egiten dute, eskolako egutegian “Atzerriko misioa” irakasgaia burutzeko ezarritako aldian. Bere iraupen minimoa 10 astekoa da.
Egonaldiaren helburu nagusiak honakoak dira:
- beste industri testuinguruetako antolaketaren eta kudeaketaren ezaugarriak identifikatzea
- globalizazioaren garrantzia eta kulturen arteko balioen lehia bereganatzea
- egitura sozial, lan zein enpresei dagozkien desberdintasun kulturalak hautematea
- beste herrialde batean murgilduz ondare linguistiko eta kulturala balioztatu eta hobetzea
IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako ikasleek Nazioarteko Praktikak egiteko bi programetan parte har dezakete:
- Erasmus+ praktikak
- Nazioarteko mugikortasunerako programa propioa (atzerriko misioa)
Erasmus+ praktikak
- 2019-2020 deialdia UPV/EHUk gestionatua (itxita)
- 2020-2021 deialdia UPV/EHUk gestionatua (itxita)
- 2021-2022 deialdia UPV/EHUk gestionatua (itxita)
- 2022-2023 deialdia UPV/EHUk gestionatua (itxita)
- 2023-2024 deialdia UPV/EHUk gestionatua (itxita)
- 2024-2025 deialdia UPV/EHUk gestionatuta
Nazioarteko mugikortasunerako programa propioa
- 2019-2020 programa propioaren deialdia (itxita)
- 2022-2023 programa propioaren deialdia (itxita)
- 2023-2024 programa propioaren deialdia (itxita)