Kudeaketa egutegia

2024/25eko Kudeaketa Akademikoko Egutegia. Epeak eta prozedurak.

 

1. Matrikula berria

1. deialdian onartutako ikasle berriek matrikula egiteko eta agiriak aurkezteko epea 2024ko uztailaren 17an hasi eta 24an amaitzen da. Ikastegiko idazkaritzan egin behar dute, 2. deialdian onartutako ikasleek irailaren 2024ko 2a eta 5a artean egin beharko dute matrikula.

2. Goiko mailetako matrikula (eskaera online)

Goiko mailetako ikasleek, matrikula egiteko eta agiriak aurkezteko, 2024ko uztailaren 8tik 16ra dute, eta eskaera web bidez egin beharko dute hurrengo estekaren bitartez: eskaera. Gradu Amaierako Lana soilik duten ikasleen kasuan, 2024ko irailaren 30etik urriaren 6ra dute.

3. 2023/24 ikasturtean matrikulatuta ez zeuden ikasleen matrikula

Matrikularako agiriak aurkezteko epea 2024ko uztailaren 8tik 16ra dute, eta agiriak ikastegiko idazkaritzan eman behar dira.

4. Lekualdaketak

Ikus matrikula berria ataleko datak.

5. Matrikula-aldaketak

Ikasturte osorako matrikula-aldaketak (1. eta 2. lauhilekoak) ikasturtea hasi eta hurrengo 15 egunen barruan eska daitezke, 2024ko irailaren 5etik 14ra bitartean (biak barne). Ikasleak ez badu oraindik onartutako irakasgaien jakinarazpena jaso, ebazpenaren hurrengo 15 egunen barruan eskatu ahal izango du.

6. Matrikula baliogabetzea

Matrikula baliogabetzeko epea 2024ko abenduaren 31n bukatuko da.

7. Gradu amaierako lanaren matrikula

2024-2025 ikasturterako, Gradu Amaierako Lanaren matrikula eta defentsa otsaileko deialdian egiteko eskaera 2025eko otsailaren 13a eta 14a bitartean egingo da, uztaileko deialdian egiteko 2025eko uztailaren 3a eta 4a bitartean, eta  iraileko deialdian egiteko eskaera 2025eko irailaren 4a eta 5a bitartean egingo da.

8. Aitorpena

Irakasgaien aitorpenerako eskaera ikastegiko idazkaritzan entregatu beharko da 2024ko irailaren 2tik 10era bitartean, salbuespen honekin: 2025-2026 ikasturteko Atzerriko misioa irakasgaiaren aitorpenerako eskaera egiteko epea 2024ko abenduaren 4a eta 13a bitartean egingo da.

9. Ikasturte amaierako deialdia

Titulazioa lortzeko 30 kreditu edo gutxiago gainditu gabe dituzten Graduko ikasleek (Gradu Amaierako Lana kontuan izan gabe) zenbait irakasgairen deialdia urtarrilera aurreratzea eskatu ahal izango dute; hain zuzen, azterketa-data ofiziala 1. matrikulakoak ez diren irakasgaien kasuan (Gradu Amaierako Lana izan ezik). Ikus baldintzak kudeaketa arautegian.

Eskariak 2024ko azaroaren 6tik eta 15era bidaliko dira web bidez soilik, hurrengo estekari jarraituz: eskaera egin eta ondorengo eskaera orria erabiliz: eskaera orria.

 Eskaerarik badago, zentroak azterketa horien data ofizialak argitara emango ditu 2024ko abenduaren 19an, eta azterketak 2025ko urtarrilaren 20tik 24ra bitartean egingo dira.

10. Konpentsazio bidezko ebaluazioa

Eskariak web bidez soilik bidaliko dira irailaren 1etik eta 5era eta martxoaren 1etik eta 5era, hurrengo estekari jarraituz: eskaera egin eta ondorengo eskaera orria erabiliz: eskaera orria.

Konpentsazio Epaimahaiak irailaren edo martxoaren 30a baino lehen hartuko du erabakia, hurrenez hurren. Ebaluazio Arautegian onartutako eta jasotako irizpideak bete behar dira. Ikus irizpideak.

Deskargatu hemen dokumentu guztia