Sarbidea. Xehetasunak
Ingeniaritza Dualaren Eskolaren sarbide prozesua bat dator ekainaren 6ko 412/2014 Errege Dekretuak ezartzen dituen unibertsitateko sarbide prozedura guztiekin. Errege Dekretu honetan ezarritako printzipio gidariak edo une bakoitzean indarrean dagoen araudia kontuan hartuta egingo dira.
Unibertsitatean sartzeko ohiko modua Gradu-ko unibertsitate ikasketa ofizialen sarbide proba gainditzea edo homologatzea da, ondorengoentzat bideratua:
- Batxilergoko titulu espainola dutenentzat edo aurrekoa hezkuntza-antolamenduetatik datozen ikasketa baliokideak dituzten haientzat.
- Europa Batasunean edota gai honen inguruan Espainiar Estatuarekin nazioarteko akordioak adostu dituzten beste herrialdeetan unibertsitateko sarbidea gauzatzeko beharrezkoak diren ikasketen homologazioa lortzen dutenentzat
- 25 urtetik gorakoentzat.
- 40 edo 45 urtetik gora dituztenentzat (zenbait sarbide froga gauzatuta), unibertsitatean sartzeko inolako titulu akademiko emaile zein lan-esperientzia agiriren beharrik gabe.
- Goi-Mailako Lanbide Heziketako Teknikari titulua edo aurretiazko hezkuntza-antolamenduetako baliokideak dituztenentzat. Baita lanbide heziketaren bidez baliokidetutako atzerriko ikasketak dituzten haientzat ere. Kasu horretan ondorengo zikloek izango dute lehentasunezko sarbidea:
- Elektrikzitatea eta Elektronika
- Sistema elektroteknikoak eta automatizatuak
- Automatizazio eta robotika industriala
- Mantentze-lan elektronikoa - Fabrikazio Mekanikoa
- Fabrikazio mekanikoko ekoizpenaren programazioa
- Fabrikazio mekanikoko diseinua
- Moldekatutako metal eta polimeroen ekoizpenerako programazioa
- Metal-eraikuntzak - Instalazioa eta mantenimendua
- Instalazio termiko eta fluidodunen mantenua
- Mekatronika industriala
- Elektrikzitatea eta Elektronika