Asegurua
Ikaslearen asegurua
Eskola-aseguruaren ordainketa derrigorrezkoa da 28 urtetik beherako ikasle guztientzat eta matrikula betetzerakoan egin behar da.
Ikaslearen Gizarte Segurantza afiliatze zenbakia beharrezkoa da eskola-asegurua kontratatzeko.
UPV/EHU – Ikasle asegurua
UPV/EHU-n matrikulaturik dagoen ikaslea, izena emateko garaian, istripu aseguru bat ordaintzera behartuta dago.
Atzerriko egonaldien asegurua
Ingeniaritza Dualaren Eskolak atzerriko egonaldi osoa estaltzen duen gaixotasun, istripu eta erantzukizun zibileko aseguru bat harpidetuko du. Ikaslearen betebeharra izango da egonaldiaren datak eta aldaketen berri eskolari jakinaraztea.