Kredituen baliozkotzea

Graduaren kreditu baliozkotzea

Kredituak aitortzea ikasle bakoitzak, egiten ari denaz bestelakoak diren ikasketa ofizialetan (amaituak eduki ala ez) eta UPV/EHUn edo beste unibertsitate batean (estatuan edo atzerrian), eskuratutako kredituak onartzea da; horrela, kreditu horiek egindakotzat hartuko dira ikaslea matrikulatuta dagoen UPV/EHUko titulu ofiziala lortzeari begira.

Aitor daitezke, halaber, goi-mailako beste ikasketa ofizial (GMHZ/LH)  batzuetan lortutako kredituak, edo beste titulu batzuen unibertsitate-ikasketetan lortutakoak.

Atzerriko tituluak baliozkotzea

  1. Atzerriko ikasketak Espainiako unibertsitate-ikasketa partzialekin baliozkotzea interesdunak ikasketak egin nahi dituen Espainiako unibertsitateari dagokio.
  2. Goi-mailako hezkuntzako atzerriko ikasketak baliozkotu ahal izango dira, baldin eta Unibertsitateko Irakaskuntza Koordinatzeko Kontseiluak Unibertsitateen abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 36.1 artikuluaren arabera finkatutako irizpideak betetzen badituzte, titulua lortu den ala ez, eta, betiere, 3. atalean kanpoan geratzeari buruzko kausarik ez badute.

Goi Mailako Heziketa Zikloa (LH) dela eta graduko ikasketetan lortzen diren aitorpenak

Izapidetzea

1. Eskaera

Eskaera matrikula egingo den ikastegiaren Idazkaritzan aurkeztu behar da hasitako ikasturtearen irailaren lehen astean.

2. Erabakia

Ikastegiko Batzorde Akademikoak erabakia hartuko du gehienez ere 15 eguneko epean, aitortza jasotzeko eskaera Ikastegiko Idazkaritzan aurkeztu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Gehieneko epea berariazko erabakia jakinarazi gabe igaroz gero, eskatzaileak eskaera administrazio-isiltasunagatik ezeztatutzat hartzeko zilegitasuna izango du.

3. Gorako errekurtsoa

Ikastegiko Batzorde Akademikoak aitortza-eskaeraren gainean hartutako erabakiaren aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango da errektorearen aurrean, hura jakinarazi eta hilabeteko epean.