Matrikula

Ikasle berriak

Lehen deialdian onartutako ikasle berrientzat:

  • Matrikula 2024ko uztailak 17-24. Horretarako ekarri beharko dute Ingeniaritza Dualaren Eskolako idazkaritzara behean azaltzen den dokumentazioa.

1) Datu estatistikoen inprimakia (atxikitako dokumentua deskargatu).

2) Matrikularen ordainketa helbideratzeko inprimakia (atxikitako dokumentua deskargatu).

3) Matrikulazioko prezio murriztua ordaintzeko edo zuzenean ordaintzetik salbuetsita egoteko eskubidea egiaztatzen duen agiria, ikasketa zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezioak finkatzeko Eusko Jaurlaritzak ezartzen duen aginduaren arabera:

  • Familia ugaria.
  • Guraso bakarreko familia.
  • %33 edo gehiagoko ezgaitasuna duen ikaslea edo %65 edo gehiagoko ezgaitasuna duen kideren bat duen familia.
  • Terrorismoaren biktima edo biktimaren senide.
  • Genero-indarkeriaren biktima.

4) Beka eskatzekotan, eskaeraren inprimakia edo eskaeraren froga agiria.

5) Gizarte Segurantzan izena emanda egotea baieztatzen duen agiria.

Bigarren ikasturtetik aurrerako ikasleak

Matrikula egiteko epea:  2024ko uztailaren 8-16

Baliozkotzeak

Ikusi hemen beste ikasketa ofizialen kredituen onartze aukerak

Bekak eta ordainketa erreztasunak

Ikusi hemen beka eta ordainketa erreztasunen aukerak

Aseguruak

Bertako eta atzerriko egonaldien aseguruak