ARTETXE ELORZA Egoitz
Prestakuntza akademikoa:
- Ingeniaritza Mekanikoko doktorea
- Ingeniaritza Mekanikoko masterra: Diseinu eta fabrikazioa
- Industria-ingeniaria
Hizkuntza-eskakizuna:
Elebiduna
Curriculum laburtua:
Industria Ingeniaritzako titulazioa eta Ingeniaritza Mekanikoko masterra : Diseinu eta fabrikazioa egin ditu, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan (Euskal Herriko Unibertsitatea). Ingeniaritza Mekanikoko doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Osagai aeronautikoak bost ardatzetan mekanizatzeko prozesuarekin lotutako ikerketa-proiektuetan aritu izan da. Irakaslea da Elgoibarko Ingeniaritza Dualaren Eskolan (UPV/EHUri atxikitako zentroa), Prozesu eta Produktu Berrikuntzako Ingeniaritzako Graduan eta enpresa jarraipen tutorea Digital Manufacturing Unibertsitate Masterrean. Irakasgai hauek ematen ari da edo eman ditu: Adierazpen grafikoa, Fabrikazio Teknologiak, Oinarrizko mekanika, Fluidoen Ingeniaritza, Makinen diseinua eta dinamika, Berrikuntza-proiektuak eta Banakako Formakuntza Proiektua. Halaber, Ikerketa zientifiko teknikoak eta Gradu eta Master Amaierako Lanak zuzentzen ditu eta hauen epaimahaietan parte hartzen du. Graduan bi promoziotako tutore akademikoa izan da, eta gaur egun, Masterraren enpresako jarraipen-tutorea da.