CEARSOLO ARANBERRI Xabier
Prestakuntza akademikoa:
- Industria Ingeniaritzako doktorea
- Industria Ingeniaritza Mekanikoko lizentziaduna
Hizkuntza-eskakizuna:
Elebiduna
Curriculum laburtua:
UPV/EHUko Industria Ingeniari Doktorea, Lausanako EPFL Unibertsitateko Ingeniaritza Mekanikoan lizentziatua eta Mondragon Unibertsitateko Ingeniari Teknikoa, IMH Campuseko Fabrikazio Aurreratuko Saileko arduraduna da, baita Fabrikazio Gehigarriko Sailekoa ere. Fabrikazio Aditiboko Unibertsitate Espezializazioko (UPV/EHUko titulazioa) batzorde akademikoko lehendakaria da, eta Prozesu eta Produktu Berrikuntzako Ingeniaritza Graduko irakaskuntza ematen du Ingeniaritza Dualaren Eskolan (UPV/EHUri atxikitako zentroa); bertan, Materialen Erresistentzia, Oinarrizko Mekanika eta Adierazpen Grafikoa irakasgaiak ematen ditu edo eman ditu. Unibertsitate Espezializazioan eta Fabrikazio Digitaleko Unibertsitate Master Dualean ere irakasten du. Irakaskuntzan egindako lanarekin batera, ikerketa lanak eta industria proiektuak garatzen ditu FAko arloan bereziki.