GUTIERREZ BERRAONDO Jose
Prestakuntza akademikoa:
- Physics Education-en doktorea
- Psikodidaktikako, Hezkuntzaren Psikologiako eta Didaktika Espezifikoetako masterra
- Zientzia Kimikoetan lizentziaduna, espezialitatea: Makromolekulak
Curriculum laburtua:
Zientzia Kimikoetan lizentziaduna, makromolekulei buruzko espezialitatean, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU); Psikodidaktikako, Hezkuntzaren Psikologiako eta Didaktika Espezifikoetako masterra, EHUn; eta Psikodidaktikako programako doktoregaia. Irakaslea da Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolan (UPV/EHUri atxikitako zentroa), Prozesu eta Produktu Berrikuntzako Ingeniaritzako Graduan. Hain zuzen ere, irakasgai hauek ematen ditu: Fisika I, Fisika II eta Kimika. Orobat, eskolako arduradun pedagogikoa da. Azken urteetan, pedagogia aktiboak izan ditu aztergai. Haren ikerketaren xedea metodologia aktiboak izan dira, Fisikako, Matematikako eta Teknologiako Irakaskuntzarako Ikerketa Taldeko kide gisa, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoa Ingeniaritza Eskolan (GIE).